Urrian ia 1000 langilek galdu zuten euren lanpostua Hego Euskal Herrian
Irailean langabeziaren goranzko joera eten ostean, berriro ere gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan urrian, izan ere, langabezia tasa % 0,46 igo da (501 langabe gehiago) irailarekin alderatuta, eta, guztira, 108.497 pertsona daude langabe gisa erregistratuta Lanbiden. Langabeziaren eboluzioa ezberdina izan da EAEko hiru lurraldeetan. Bizkaian aurreko hilean baino 75 langabe gutxiago daude (% 0,12). Araban, azken hilabetean bilakaera negatiboa izan du langabeziak (% 1,93). Gipuzkoan, berriz, 225 langabe gehiago zenbatu dituzte irailetik urrira (%0,79 gehiago) eta 98 gehiago (%0,34) iazko urritik aurtengo urrira.
Bestalde, Nafarroan laugarren hilabetez jarraian igo egin da langabezia. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan, 476 pertsona gehiago zeuden izena emanda urrian (% 1,61), eta, guztira, 30.088 dira lanik gabe daudenak. Horrek esan nahi du, iazko hilabete berean baino 88 langabe gehiago (% 0,29) daudela.