lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 02/07/2021

Valentina Morisoliren idatzia Zaballako espetxetik.

Valentina Morisoli
Gure eskubideen urraketa hori espetxeen arbitrariotasunak sostengatzen du, inoiz ez zaio begiratzen presoaren onurari, une honetan denak balio du.

Denok daramagu berrogeialdi dezente kartzeletan, txertoa jarrita, eta berriro ere isolatzera behartzen gaituztela eta, azalpenik eman beharrik gabe, ezkutuko lehen gradua ezartzen digutela jakitean sortzen zaigun sentsazioa ezagutzen dugu.

Espetxe bakoitzak askatasuna du zein isolamendu-mailatara eramaten gaituzten aukeratzeko, Zaballakoan 15 egun dira bisitarik gabe, aurrez-aurrekorik gabe, paketerik gabe, abokatuak ikusteko aukerarik gabe, patiorik gabe, eta batzuetan gertatzen da egunean dei bat baino ezin dugula egin, gainerako guztiak kanpoarekin dugun harremanean nahikoa eraginik izango ez balu bezala.

23 ordu eta 45 minutu ziegan. Ziegak: vis a vis gozatzen badugu edo kartzelaz aldatzen bagaituzte, gutxienez 15 egunean behin aldatzen ditugu, berrogeialdia modulu batean betetzen baita horretarako bakarrik. Ziega aldaketa presoarentzat ezegonkortzailea den zigor metodo bat da, baina orain beharrezkoa da haien arabera. Halaber, Zaballako berrogeialditik jaso ditzakegun paketeak murriztu egiten dizkigute, hilean bat, eta hori espetxezainak, gure ziegako gauzak kontrolatu ondoren, beharrezkotzat jotzen badu bakarrik, atxikiko ez badu. Familiako aurrez-aurrekoak 40 minutukoak dira, eta bisitetako telefonotxoek ez dute funtzionatzen. Hori guztia, ahaztu gabe kartzelariak etengabe gurekin harremanetan daudela eta egunero sartzen eta irteten direla inolako kontrol edo berrogeialdirik gabe.

Gure eskubideen urraketa hori espetxeen arbitrariotasunak sostengatzen du, inoiz ez zaio begiratzen presoaren onurari, une honetan denak balio du. Beraz, estatu espainiarreko, frantseseko eta Euskal Herriko kartzeletan errepikatzen den egoera hau salatzen dugu. Preso politikoen amnistia osoa lortzeko borrokan jarraituko dugu espetxe hauetan, preso politikoak izateagatik salbuespenezko neurriak jasanarazten dizkigutelako, eta orain pandemiagatik ere bai.

Valentina Zaballako espetxetik.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal