lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 14/03/2024

Valentziako institutu bati salaketa jarri diote, Kortatu agertzen den mural bat zintzilikatzeagatik

La Haine - Euskal Herria
Doktrinamenduaren Aurkako Hezitzaileen elkarteak terrorismoa goratzea leporatu die

Elkarte batek Joan Fuster bigarren hezkuntzako institutuari salaketa jarri dio, Valentziako Bellreguard herrian, Fermin Muguruzaren irudia duen mural bat zintzilikatzeagatik. Gandiako epaitegi batek tramiterako onartu du Doktrinamenduaren Aurkako Hezitzaileen Elkarteak (ILE) ikastetxeko zuzendaritza-taldearen aurka jarritako salaketa. Erakunde horrek uste du institutuko arduradunek terrorismoa goratu dutela, Kortatuko buruaren (Fermin Muguruza) irudia sartzeagatik.

Muguruza bera Joan Fusterrera joan zen 'Crida llibertat' izeneko murala ikustera. Pere Borrell margolari katalanaren 'Fugint de la crítica' lanean inspiratutako mural honetan, Muguruza koadro batetik irteten ikusten da. Muralean beste talde batzuei ere daude erreferentziak, esaterako Negu Gorrien bi aizkora gurutzatuak ikusi daiteke, eta baita ere The Clash talde britainiarra eta 'Black is beltza' filma aipatzen ditu.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal