lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/10/2015

[Video] [Euskaraz] Bagoaz, eta ez itxoin afaltzeko!

Ernai
Gazteok zapalduak eta esplotatuak izatera kondenatuta gaude. Hau da sistema kapitalista eta heteropatriarkarrak mahai gainean jartzen digun aukera bakarra.

Etorkizun iluna iragartzen digute. Gazteok prekarietate iraunkorrera kondenatuta gaude. Zapalduak eta esplotatuak izatera. Hau da sistema kapitalista eta heteropatriarkarrak mahai gainean jartzen digun aukera bakarra. Hau da kapitalaren Europak, Espainiak eta Frantziak eskeintzen digutena.

Espainiar estatua egiturazko krisian murgilduta dago. Frankismoaren ostean sortutako Erregimenaren aparatu guztiak goitik behera zikinduta daude. Sistema higatzen ari da, erortzear dago. Frantziar estatua ere egiturazko aldaketak ekarriko dizkion erreforma prozesuan murgilduta dago.

Madrilgo eta Pariseko bulegoetatik inposatutako neurriak gogor ari gara pairatzen Euskal Herrian, bertako burgesia bidelagun zintzo delarik. Krisi soziala areagotzen ari da eta gazteon artean geroz eta nabariagoa da prekarietate egoera. Gehiengoa enplegurik gabe gaude eta langile garenon bizi baldintzak zeharo ezegonkor eta kaskarrak dira. Prekarietatean murgildurik, gurasoen etxeetan usteltzera kondenatzen gaituzte.

Hau guztia gutxi balitz, Espainiar eta Frantziar estatuek nortasuna inposatu egiten digute, herri honek izan nahi duena erabakitzeko edozein aukerari ateak itxiz, herri izatea bera ukatuz. Iragana, oraina eta etorkizuna lapurtu nahi dizkigute.

Gure herrian bizi dugun gatazka politikoak bere horretan dirau. Atxiloketak bata bestearen atzetik. Hala ere, Estatuen itxikeriaren eta erasoaldi bakoitzaren aurrean, parez pare aurkituko gaituzte, indarrak batuta bideak moztuz edota kaleak astinduz.. Oker daude amore emango dugula uste badute. Hemendik, Euskal Herriko hiriburutik, besarkada iraultzaile bat bidaltzen diegu sorterritik urrun ihesean edota preso dauden kide guztiei. Maite zaituztegu!

Ez dugu denborarik galtzeko. Haien garaia amaitu da, eta gurea hasi. Inori itxoin gabe, Euskal Herri aske eta burujabe batera eramango gaituen bidea eraikitzeko hautua egin dugu.

Herritarron behar eta borondatean oinarritzen den prozesuaren aldeko apustu egin dugu. Gure bizitza eta gorputzen gainean erabaki nahi dugu, guztia erabaki nahi dugu. Independentziaren ateak parez pare irekirik, sistema politiko, ekonomiko, eta oro har, bizitza erdigunean kokatzen duen proiektua eraikiko dugu.

Sistema kapitalista heteropatriarkalak gazteontzat ez dauka ezegonkortasuna eta pobrezia ez den bestelako eskaintzarik. Sistemaren engranaje bat gehiago izateko hezten gaituzte, morroi izateko. Gu honi aurre egitera goaz, hortzak erakutsiz. Mundua aldatu nahi dugu, guk erabaki nahi dugulako, aske izan nahi dugulako. Bagoaz, lapurtu diguten oraina berreskuratu eta etorkizun duin bat nahi dugulako.

Kalea hartzeko unea da! Autogestioaren bidetik, urratsez urrats, oraina eraldatzera goaz. Gazteok gazteontzako eraikiz, zapalkuntzarik gabeko espazio askeak sortuz, egunez egun burujabeago izanez. Eremuz eremu borrokak piztera goaz, gure indarrak biderkatuz gazte botere sendo bat osatu eta sistema ito nahi gaitutzen kateak apurtzera.

Bagoaz burujabe izan nahi dugulako, geure erabakien jabe, gure gorputzen jabe. Bagoaz eta ez gaitzatela itxoin afaltzeko, gure garaia iritsi baita. Bagoaz prekarietatetik, ukaziotik eta zapalkuntzatik. Antolatuz eta borrokatuz Euskal Herri aske, sozialista eta feminista eraikitzera goaz.

Gazteok bagoaz eta ez itxoin afaltzeko!!

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal