lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 03/08/2017

[Video] Homenaje al preso político vasco Kepa del Hoyo en Galdakao

Ahotsa.info
Las ikurriñas y las banderas de los presos han llenado este mediodía el tanatorio de Galdakao para despedir a Kepa del Hoyo

Kepa Del Hoyo euskal presoari azken agurra emateko jendetza bildu da Galdakaoko hilerrian

Oso hunkigarria izan da Galdakaoko hilerrian Kepa Del Hoyo euskal presoa agurtzeko egindako ekitaldia. Bertan izan dira Ezker Abertzalea eta EH Bilduko ordezkariak Del Hoyo-ren familia eta lagunak babesteko. Sakabanaketa politikak Del Hoyoren heriotzaren arduraduna dela azpimarratu nahi izan dute, eta presoak etxeratzeko indarrak batzeko deia egin dute.

Ikurrinaz eta euskal presoak etxeratzearen aldeko banderaz bete da eguerdian Galdakaoko beilatokia (Bizkaia). 13:00etarako zuten ordua jarria, baina askoz lehenago hasi da jendea iristen. Kepa del Hoyo euskal presoa agurtu eta haren senideei doluminak ematera joan direnen artean izan dira, besteak beste, EH Bilduko koordinatzaile Arnaldo Otegi, Julen Arzuaga diputatua eta Jone Goirizelaia abokatua. Ez dira, ordea, bakarrak izan. Haietaz gain, Ernai eta LAB sindikatuko ordezkariak eta preso ohi ugari ere bildu dira bertara. 

Del Hoyoren hilkutxa bertan zela egin dute agur ekitaldia. Txalapartarekin hotsak entzun dira hasieran, eta presoaren gertukoek hartu dute ondoren hitza. Tartean, Arkaitz Rodriguezek, Sortuko bozeramaileak. Hark salatu du Espainiako espetxe politiken ondorioz hil dela Del Hoyo. "PPk ez du oztopatuko herri honen askatasun eta bakerako bidea. Kepa azkena izan dadin guztiek, preso eta iheslariek, etxean izan behar dute". 

Joan den astelehenean hil zen Del Hoyo, bihotzekoak jota. Badajozko kartzelan zegoen; hogei urtetik gora zeramatzan han preso, ETAko kide izateaz eta polizia bat hiltzeaz akusatuta. Etxerat elkarteak salatu du urrun dauden espetxeetan kondena luzea betetzeak eragiten dituen kalteak pairatu zituela galdakaoztarrak. Iñigo Urkullu lehendakariak urtero Loiolako santutegira egin ohi duen bisita baliatu zuen elkarteak atzo espetxe politikak aldatzeko urratsak egiten hasteko eskatzeko. "Bada garaia presoen aferari behin betiko erantzuna emateko".

Iturria: Berria.eus/Ahotsa.info

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal