lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fI62

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

07/09/2017 :: Nacionales E.Herria

Visca la República! [Eusk/Cast/Cat]

x Herritar Batasuna
El Parlament aprobó ayer la ley de referéndum para decidir la independencia de la República Catalana,y el Govern de la Generalitat firmó el decreto para realizarlo

[Euskara]

Catalunyako Parlamentuak Errepublika Katalanaren independentzia erabakitzeko autodeterminaziorako erreferendumaren legea onartu, eta Generalitateko Gobernuak hura egiteko dekretua sinatu zuen atzo. HERRITAR BATASUNAk honako gogoeta hauek helarazi nahi dizkie Euskal Herriari, Catalunyako Herriari, eta oro har  interesa duen edonori:

Espainiako Erresuman, zapaldutako nazio eta herritar guztion borrokaz, Inperio Espainolaren garaietatik Herrien aberastasun zein etorkizunaren jaun eta jabe izan den oligarkiaren botere absolutua ahultzen hasten den aldi bakoitzean, kontraesan nazional eta sozialen areagotzearen ondorioz, haustura demokratikoa abiatzen den bakoitzean, geure malko, odol eta izerdiz, inperialismo espainolistaren menpe bizi garen Herriok askatasuna hurbil ikusten dugun bakoitzean, Errepublika aldarrikatzen da beti.

Horrela gertatu zen XIX. mendean, 1873an, Espainiako I. Errepublikarekin, eta, berriz ere, XX. mendean, 1931an, Espainiako II. Errepublikarekin. Eta Espainia Beltzaren buru eta bihotza den oligarkia espainolistaren erreakzioa berbera izan da beti: Monarkia berriz bortizkeriaz inposatzea, eta harekin batera, mendez mende luzatu den zapalkuntza globala: patriarkatua, kapitalismoa, penintsula eta kolonietako Nazio eta Herrien konkista eta etnozidioa, inperialismoa, kolonialismoa, nazional-katolizismoa, arrazismoa, jabetza komunalen eta herri ondasunen pribatizazioak... Mendez mendeko miseria eta esplotazio etengabea, lurjabe aristokratiko, militar kolpista, elizgizon erreakzionario, bankari ustel, enpresario esplotatzaile, eta oligarkiaren gainontzeko bizkarroien eskutik.

Horrela gertatu zen 1874an, I. Berrezarkuntza monarkikoa estatu kolpe baten bidez inposatu zenean, eta 1975ean, Francisco Franco jeneralaren ia 40 urteko diktadura faxistaren genozidioa eta estatu terrorismoa jasan ondoren, bere aginduz, eta berriz ere estatu kolpe baten mehatxua gupidagabeki erabiliz, II. Berrezarkuntza nagusitu zenean, zeina bataiatu baitzuten “Trantsizio Demokratikoa”, bere benetako izaera neofrankista, kapitalista, patriarkal, etnozida, nazional-katoliko, inperialista eta erreakzionarioa ezkutatu eta mozorrotu nahian.

Hauxe da klase borrokaren dinamikaren ardatza Estatu Espainolean, behin eta berriz errepikatzen dena, garaipenaren giltza erakusten diguna. Estatu Espainolaren mende bizi garen Nazio eta Herri Langile guztiontzat, Monarkia, eta azken 300 urteotan, errege borboia, beti izan da zoritxarraren sinonimoa. Errepublika, berriz, haustura demokratikoaren hasierarena. Borrokarena. Itxaropenarena. Askapen nazional eta sozialarena.

Berrogei urte luzez luzatu da 1975ean, Franco hil eta bi egunetara abiatu zen II. Berrezarkuntza monarkiko borboitar hau, nazionalista burges (PNV, CiU …) eta erreformisten (PSOE, PCE …) ezinbesteko kolaborazioarekin. Horretarako ezarri zuten indarrean 1978ko Konstituzioa. Bainan erregimen neofrankista krisi larrian sartu da azken urteotan. Horren adibide argiena izan da Francoren oinordeko zuzena izan zen Juan Carlos de Borbónen abdikazio behartua. Horregatik aipatzen digute behin eta berriz “Bigarren Trantsizioa”, betiko oligarkia espainolistaren botere sistema beste berrogei urtez bizirik mantentzeko. Dena aldatu, deus ere alda ez dadin. Berriz ere!

Testuinguru honetan kokatzen dugu azken urteotako Catalunyan garatu den prozesu independentista, Errepublika Katalanaren sorrera eta bereziki urriaren 1eko erreferenduma. Neofrankismoaren amaieraren hasiera, eta beraz, 1973-1981 urteetan lortu ez genuen haustura demokratikoaren abiatzea. Askatasun nazional eta soziala azkenean lortzeko itxaropena. Horregatik, HERRITAR BATASUNAren ustez, Errepublika Katalan independentearen sorrerak garrantzi handia hartzen du, ez bakarrik Herri Langile Katalanarentzat, baizik eta Estatu Espainolaren uztarripean bizi garen Nazio eta langile guztiontzat ere. Bereziki Euskal Herri Langilearentzat. Eta berezikiago euskal abertzale eta sozialista guztiontzat

Bartzelona, Cambrils eta Alcanarreko gertaerei buruzko agirian esaten genuen bezala: “interes politiko zikin eta ilun asko jarriko dira dantzan hurrengo ordu, egun eta asteetan, Herri Langile Katalanaren askapen borroka nazional eta soziala ahuldu, nahasi eta desbideratu nahian. (…) Catalunyaren etsaiak hortzez eta haginez saiatuko dira aukeraz baliatzen, Independentziaren aldeko mugimendua erasotzeko, eta urriaren 1eko autodeterminazioaren erreferenduma kaltetzeko, bereziki nazionalismo espainolista eta bere satelite guztiak.” Uste dugu azken asteek ederki frogatu dutela guk agirian esandakoa: “Horrelako atentatu odoltsu eta errukigabeak gertatzen direnean, klase borrokak bere indar, sakontasun eta konplexutasun osoa agertzen du” Izan ere, klase borrokaren ikuspegitik, bereziki Euskal Nazioaren ikuspegitik, eta nagusiki Euskal Langileriaren ikuspegitik aztertu nahi baitugu Catalunyan gertatzen ari dena. Gure mugimenduak, HERRITAR BATASUNAk, alegia, klase izaera duelako. Askapen nazionala, soziala eta feminista Langile Klasearen interesen arabera antolatzen ditugulako.

Errepublika izan den beti esperantzaren sinonimoa Estatu Espainoleko Nazio eta Herri Langile guztientzat. Bainan ez nolanahiko Errepublika. Klase borrokan murgilduta dagoen gizarte batean, ez dago kontzeptu neutrorik, gertaera guztiek klase izaera dute. Kasu honetan, beti galdetu behar dugu: kapitalisten aldeko Errepublika Burgesa ala langileon aldeko Errepublika Sozialista? Gure aukera garbia da: Errepublika Sozialista eta Feministaren alde gaude, buruz eta bihotzez. Hemen eta Catalunyan. Horregatik geure elkartasun militante osoa adierazi nahi diogu Nazio Katalanari. Bereziki Herri Langile Katalanari eta bere klase antolakunde abertzale eta iraultzaile guztiei. Urriaren 1eko erreferendumean Catalunyak haustura demokratikoaren aldeko urrats garrantzitsua eginen du, eta Estatu Espainoleko Nazioetako Herri Langile guztiok geure indar guztiez lagundu eta babestu behar dugu ekimen hau, kalean mobilizatuz eta borrokatuz.

Catalunyako Herri Langilearen historian, bere askapen nazional eta sozialaren bidean, une erabakigarri asko izan dira. Besteak beste: 1640an, “La Guerra dels Segadors”, eta 1641eko urtarrilaren 17an, Lehen Errepublika Katalanaren aldarrikapena, zeinek izugarri erraztu baitzuten Portugalen independentzia. 1700-1715 urteetan, Herrialde Katalan guztiek, Aragoirekin batera, gerra egin zuten Felipe V. errege borboiaren aurka, beren eskubide eta askatasun nazionalen alde. 1873

an I. Errepublika Espainolaren garaian, Estat Catalá aldarrikatu zen. 1909an, aldiz, greba orokorra egin zuen Herri Langile Katalanak, Marokoko gerra kolonialaren aurka. Francesc Ferrer i Guàrdia intelektual anarkista zegoen errepresioak hildako lagun askoren artean. 1917an, Catalunyako Langileriak Greba Orokor Iraultzailean parte hartze handia izan zuen. 1931ko apirilaren 14an, Francesc Maciák hitz hauek esan zituen: « proclamo la República catalana a l'espera que els altres pobles d'Espanya es constitueixin com a Repúbliques, per formar la Confederació Ibèrica». Zorigaitzez, Espainiako II. Errepublikak ez zituen ezagutu nazio zapalduen eskubideak, eta 1934ko urriaren 6an Generalitateko lehendakari Lluís Companysek berriz ere Estat Catalá aldarrikatu behar izan zuen. II. Errepublika Espainoleko Gobernuaren aginduz, Batet jeneral espainolak gerra egoera deklaratu zuen Catalunyan, errepresio bortitza burutuz, 74 hildako eta 3.000 atxilotu baino gehiago eraginez. 1936-1939an Catalunyako Herri Langileak Francoren faxismo nazional-katolikoaren aurka gerra egin zuen modu heroikoan, gainontzeko Herri Langileekin batera. Eta hemen eta orain, 2017an, Errepublika Katalan independentea aldarrikatzera doa, urriaren 1eko erreferendumaren bidez. Askatasunaren bide luzea

Egoera zailetan, katalanek bere kulturaren bi ezaugarri baliatu izan dituzte, “el seny” eta “la rauxa”, zentzua eta oldarra. Guk, Felix Likiniano anarkistaren hitzak erabiliz, eta Ezker Abertzaleak bere egin zuen esamoldeaz baliatuz, “bietan jarrai” esango genieke adiskide katalanei, kontraesan dialektiko honen bi polo hauek aldi berean erabiltzeko, zentzuz oldartuz, egiten ari diren bezala. Asko dugu ikasteko elkarrengandik.

HERRITAR BATASUNAk bere elkartasun militante osoa berresten dio Catalunyako Herri Langileari eta bere klase antolakunde abertzale eta iraultzaile guztiei. Gure mugimenduko delegazio bat joanen da Bartzelonara, irailaren 11ko Diadaren ekitaldietara, solidaritate internazionalista adieraztera. Eta dei egiten diogu Euskal Herri Langileari bere indar guztiez elkartasuna adierazteko Catalunyari, ahal dituen tresna eta baliabide oroz, bereziki kalean mobilizatuz, herritar katalanekin batera. Ez dugu ilusio faltsurik egin behar. Historiak larrutik irakatsi digu Espainiako Erresuma eta bere oligarkia nolakoa den eta nola jokatzen duen. Beti esan digute dena lortu ahal zela “biolentziarik gabe, demokratikoki”. Ikusiko dugu… Borrokak bakarrik askatuko ditu Euskal Herria, Catalunya eta gainontzeko nazio zapaldu guztiak. Borrokak bakarrik askatuko ditu kapitalismoak eta patriarkatuak azpiratutako Herri Langile guztiak.

Elkartasunik hoberena, Euskal Herria askatzeko mobilizazioa areagotzea da, Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista eta Feministaren bidean. Hori da, hain zuzen ere, HERRITAR BATASUNAko kide guztion konpromiso militantea. Aurrera Errepublika Katalan independentea! Borroka da bidea!

 

Visca Catalunya Lliure! Visca els Països Catalans lliures!

Gora Euskal Herria askatuta, Errepublika Sozialista eta Feminista!

Sense desobediència no hi ha independencia! Mobilització popular!

 

Euskal Herrian, 2017ko irailaren 7an.

 

HERRITAR BATASUNA

________________

 [Castellano]

 

El Parlamento de Catalunya aprobó ayer la ley del referéndum de autodeterminación para decidir la independencia de la República Catalana, y el Gobierno de la Generalitat firmó el decreto para realizarlo. HERRITAR BATASUNA quiere hacer llegar las siguientes reflexiones a Euskal Herria, al Pueblo Catalán y en general a cualquier persona que tenga interés en este asunto:

En el Reino de España, cada vez que, por medio de las luchas de las naciones y ciudadanas oprimidas, comienza a debilitarse el poder absoluto de la oligarquía que desde la época del Imperio Español ha sido dueña y señora de la riqueza y del futuro de los Pueblos, cada vez que a causa de la agudización de las contradicciones nacionales y sociales, se inicia la ruptura democrática, cada vez que, con nuestra sangre, sudor y lágrimas, los Pueblos que vivimos bajo el dominio del imperialismo españolista vemos cerca la libertad, se proclama siempre la República.

Así pasó en el siglo XIX, en 1873, con la I República Española, y de nuevo en el siglo XX, en 1931, con la II República Española. Y la reacción de la oligarquía españolista que es la cabeza y el corazón de la España Negra ha sido siempre la misma: imponer de nuevo por la violencia la Monarquía, y con ella, la opresión global que se ha prolongado durante siglos: el patriarcado, el capitalismo, el etnocidio de las Naciones y los Pueblos de la península y las colonias, el imperialismo, el colonialismo, el nacional-catolicismo, el racismo, las privatizaciones de los bienes comunales y recursos públicos… Una ininterrumpida miseria y explotación multisecular de la mano de la aristocracia terrateniente, los militares golpistas, los eclesiásticos reaccionarios, los banqueros corruptos, los empresarios explotadores, y el resto de parásitos de la oligarquía.

Así pasó en 1874, cuando se impuso la Primera Restauración monárquica por medio de un golpe de Estado y en 1975, cuando, tras sufrir el terrorismo de estado y el genocidio de la dictadura fascista del general Francisco Franco casi durante 40 años, por orden suya y utilizando de nuevo sin compasión la amenaza golpista, se impuso la Segunda Restauración monárquica, la cual fue bautizada como “Transición Democrática” pretendiendo ocultar y disfrazar su verdadero carácter neofranquista, capitalista, patriarcal, etnocida, nacional-católico, imperialista y reaccionario.

Éste es el eje de la dinámica de la lucha de clases en el Estado Español, que se repite una y otra vez, y que nos muestra la clave de la victoria. Para todas las Naciones y Pueblos Trabajadores que vivimos bajo el dominio del Estado Español, la Monarquía, y en estos últimos 300 años, el rey de turno de la familia Borbón,  ha sido siempre sinónimo de desgracia. La República, en cambio, lo ha sido del inicio de la ruptura democrática. De la lucha. De la esperanza. De la liberación nacional y social.

Esta Segunda Restauración monárquica y borbónica que se ha prolongado durante tantos años se inició a los dos días de la muerte de Franco, en 1975, con la imprescindible colaboración de los nacionalistas burgueses (PNV, CiU …) y de los reformistas (PSOE, PCE …). Para eso pusieron en vigor la Constitución de 1978. Pero en los últimos años el régimen neofranquista ha entrado en una grave crisis. El ejemplo más claro de esto ha sido la abdicación forzada de Juan Carlos de Borbón que fue el heredero directo de Franco. Por eso mismo insisten una y otra vez en la llamada “Segunda Transición”,  para mantener vivo otros cuarenta años el sistema de poder de la oligarquía españolista. Cambiar todo para que nada cambie. ¡Otra vez!

En este contexto situamos el proceso independentista que se ha desarrollado durante estos últimos años en Catalunya, el nacimiento de la República Catalana y especialmente el referéndum del 1 de octubre.  Es el el principio del fin del neofranquismo, y por lo tanto, el inicio de la ruptura democrática que no conseguimos en los años 1973-1981. La esperanza de lograr al fin la libertad nacional y social. Por eso, en opinión de la HERRITAR BATASUNA, el surgimiento de la República Catalana independiente tiene una gran importancia, no sólo para el Pueblo Trabajador Catalán, sino también para todas las Naciones y trabajadoras que vivimos bajo el yugo del Estado Español, especialmente para el Pueblo Trabajador Vasco, y más especialmente aún para todas las abertzales y socialistas vascas.

Como decíamos en el comunicado sobre los sucesos de Barcelona, Cambrils y Alcanar: “muchos intereses sucios y oscuros se van a poner en movimiento en las próximas horas, días y semanas, queriendo debilitar, desviar y difuminar la lucha de liberación nacional y social del Pueblo Trabajador Catalán. Los enemigos de Catalunya intentarán aprovecharse de la ocasión con uñas y dientes para atacar al movimiento independentista y perjudicar el referéndum de autodeterminación del 1 de octubre, especialmente el nacionalismo españolista y todos sus satélites.” Creemos que las semanas pasadas han probado claramente lo dicho por nosotras en ese comunicado: “Cuando suceden atentados sangrientos e implacables como éstos, la lucha de clases aparece en toda su fuerza, profundidad y complejidad”, ya que queremos analizar lo que está sucediendo en Catalunya desde el punto de vista de la lucha de clases, especialmente desde el punto de vista de la Nación Vasca, y fundamentalmente desde el punto de vista de la Clase Obrera Vasca. Porque nuestro movimiento, es decir, HERRITAR BATASUNA, tiene un carácter de clase. Porque organizamos la liberación nacional, social y feminista según los intereses de la Clase Obrera.

La República siempre ha sido sinónimo de esperanza para todas las naciones y Pueblos Trabajadores del Estado Español. Pero no cualquier República. En una sociedad sumergida en la lucha de clases, no existen conceptos neutros, todos los fenómenos tienen un carácter de clase. En este caso, siempre tenemos que preguntar: ¿una República Burguesa favorable a los capitalistas o una República Socialista favorable a las trabajadoras? Nuestra opción es clara: estamos a favor de una República Socialista y Feminista, con todo nuestro corazón y nuestra cabeza. Aquí y en Catalunya. Por eso le queremos expresar toda nuestra solidaridad militante a la nación Catalana, especialmente al Pueblo Trabajador Catalán y a sus organizaciones de clase patrióticas y revolucionarias. En el referéndum del 1 de octubre Catalunya dará un paso importante a favor de la ruptura democrática, y todas las Naciones y Pueblos Trabajadores del Estado Español debemos ayudar y apoyar con todas nuestras fuerzas esta iniciativa, movilizándonos en la calle y luchando.

En la historia del Pueblo Trabajador de Catalunya, en el camino de su liberación nacional y social, han existido muchos momentos decisivos. Entre otros: en 1640, “La Guerra dels Segadors”, y el 17 de enero de 1641, la proclamación de la Primera República Catalana, hechos que facilitaron enormemente la independencia de Portugal. En los años 1700-1715, todos los Països Catalans, junto con Aragón, llevaron adelante una guerra contra el rey Borbón Felipe V, a favor de sus derechos y libertades nacionales. En 1873, en tiempos de la Primera República Española, se proclamó el Estat Catalá. En 1909, el Pueblo Trabajador Catalán hizo una huelga general contra la guerra colonial de Marruecos.  El intelectual anarquista Francesc Ferrer i Guàrdia fue una de las numerosas víctimas asesinadas por la represión. En 1917, la Clase Obrera Catalana tuvo una gran participación en la Huelga General Revolucionaria. El 14 de abril de 1931, Francesc Maciá pronunció estas palabras: « proclamo la República catalana a l'espera que els altres pobles d'Espanya es constitueixin com a Repúbliques, per formar la Confederació Ibèrica». Desgraciadamente, la Segunda República Española no reconoció los derechos de las naciones oprimidas y el 6 de octubre de 1934 el presidente de la Generalitat Lluís Companys tuvo que proclamar una vez más elEstat Catalá. Por orden del Gobierno de la Segunda República Española, el general español Batet declaró el estado de guerra en Catalunya, llevando a cabo una represión violenta, que produjo 74 muertos y más de 3.000 detenidos. En 1936-1939, el Pueblo Trabajador Catalán llevó delante de forma heroica la guerra contra el fascismo nacional-católico de Franco, junto con el resto de Pueblos Trabajadores. Y aquí y ahora, en 2017, va a proclamar la República Catalana independiente, por medio del referéndum del 1 de octubre. Éste ha sido el largo camino hacia la Libertad.

En situaciones difíciles, las catalanas han utilizado dos características de su cultura, “el seny” y “la rauxa”, el sentido común y la intrepidez. Nosotras, utilizando las palabras del anarquista Félix Likiniano y aprovechando la expresión que hizo suya de la Izquierda Abertzale, les diríamos a nuestras amigas catalanas: “bietan jarrai” para que utilicen al mismo tiempo los dos polos de esta contradicción dialéctica, luchando intrépidamente y con prudencia al mismo tiempo, como lo están haciendo. Tenemos mucho que aprender las unas de las otras.

HERRITAR BATASUNA le reafirma su total solidaridad militante al Pueblo Trabajador de Catalunya. Una delegación de nuestro movimiento acudirá a Barcelona, a los actos de la Diada del 11 de septiembre, a manifestar nuestra solidaridad internacionalista. Y hacemos un llamamiento al Pueblo Trabajador Vasco para que exprese su solidaridad con Catalunya con todas sus fuerzas, con todos los medios e instrumentos a su alcance, especialmente movilizándose en la calle junto con las ciudadanas catalanas.

No debemos hacernos falsas ilusiones. La historia nos ha enseñado de forma dolorosa cómo es el Reino de España y su oligarquía, y cómo actúa. Nos decían que todo se podía conseguir “sin violencia, democráticamente”. Ya lo veremos… Sólo la lucha liberará Euskal Herria, Catalunya y todas las otras naciones oprimidas. Sólo la lucha emancipará todos los Pueblos Trabajadores aplastados por el capitalismo y el patriarcado.

La mejor solidaridad es radicalizar la movilización para la liberación de Euskal Herria, en el camino de la República Socialista y Feminista Vasca de Nabarra. Eso es, precisamente, el compromiso militante de todos los miembros de la HERRITAR BATASUNA. 

 

¡Adelante la república catalana independiente! ¡La lucha es el camino!

Visca Catalunya Lliure! Visca els Països Catalans lliures!

Gora Euskal Herria askatuta, Errepublika Sozialista eta Feminista!

Sense desobediència no hi ha independencia! Mobilització popular!

 

Euskal Herria, a 7 de septiembre de 2017.

 

HERRITAR BATASUNA

_______

[Català]

VISCA LA REPÚBLICA

El Parlament de Catalunya va aprovà ahir la llei del referèndum d'autodeterminació per decidí l'independencia de la Republica Catalana, i el Govern de la Generalitat va signar el decret per realitzar-lo. HERRITAR BATASUNA vol fer arribar les següents reflexions a Euskal Herria, al Poble Catala i en general a qualsevol persona que tingui interès en aquest assumpte.

En el Regne d'Espanya, cada vegada que, per mitja de les lluites de les nacions i ciutadanes oprimides, comença a afeblir-se el poder absolut de l'oligarquia que desde l'època de l'Imperi Espanyol ha estat propietària i senyora de la riquesa i del futur dels Pobles, cada vegada que a causa de l'aguditzacio de les contradiccions nacionals i socials, s'inicia la ruptura democràtica, cada vegada que amb la nostre sang, suor i llàgrimes, els Pobles que vivim sota el domini de l'imperialisme espanyolista veiem prop la llibertat, es proclama sempre la REPUBLICA.

Així va pasar al segle XIX, en 1873, amb la I Republica Espanyola, i de nou al segle XX,en 1931, amb l'II Republica Espanyola. I la reacció de l'oligarquia espanyolista que es el cap i el cor de la Espanya Negre ha estat sempre la mateixa: imposar de nou per la violència la Monarquia, i amb ella, l'opressió global que s'ha prolongat durant segles: el patriarcat, el capitalisme, l'etnocidi de les Nacions i els Pobles de la península i les colònies, l'imperialisme, el colonialisme, el nacional-catolicisme, el racisme, les privatitzacions dels bens comunals i recursos públics ... Una ininterrompuda misèria i explotació multisecular de la ma de l'aristocràcia terratinent, els militars colpistes, els eclesiàstics reaccionaris, els banquers corruptes, els empresaris explotadors i la resta de paràsits de l'oligarquia.

Així va passar a 1874, quan es va imposar la Primera Restauració monàrquica per mitjà d'un cop d'Estat i en 1975, quan després de patir el terrorisme d'Estat  i el genocidi de la dictadura feixiste del general Francisco Franco gairebé durant 40 anys, per ordre seva i utilitzant de nou sense compassió l'amenaça colpista, es va imposar la Segona Transició, la qual va ser batejada com "Transicio  Democràtica" pretenent amagar i disfressar el seu caràcter neofranquista, capitalista, patriarcal, etnocida, nacional-catòlic, imperialista i reaccionaria.

Aquest es l'eix de la dinàmica de la lluita de clases en l'Estat Espanyol , que es repeteix una i altre vegada, i que ens mostra la clau de la victòria. Per totes les Nacions i Pobles Traballadors que vivim sota el domini de l'Esta Espanyol, la Monarquia, i en aquests últims 300 anys, el rei de torn de la família Borbó, ha sigut sempre sinònim de desgràcia. La Republica, en canvi ho ha estat l'inici de la ruptura democràtica. De la lluita. De l'esperança. Del alliberament nacional i social.

Aquesta Segona Restauració monàrquica i borbònica que s'ha prolongat durant tants anys es va iniciar als dos dies de la mort de Franco, en 1975, amb l'imprescindible col.laboracio dels nacionalistes burgesos ( PNB, CIU,.....) i dels reformistes ( PSOE, PCE.....) Per això van posar en vigor la Constitució de 1978. Pero en els últims anys el règim neofranquista ha entrat en una greu crisi. L'exemple mes clar d'això ha estat l'abdicacio forçada de Joan Carles de Borbó que va ser l'hereu directe de Franco. Per això mateix insistim una i altre vegada en l'anomenada "Segona Transició" , per mantenir viva altres quaranta anys el sistema de poder de l'oligarquia espanyolista. Canviar tot perque res no canvii. !Altre vegada!

En aquest context situem el procés independentista que s'ha desenvolupat durant aquests últims anys a Catalunya, el neixement de la Republica Catalana i especialment el referèndum de l'1 de octubre. Es el principi de la fi del neofranquista, i per tant, el inici de la ruptura democràtica que no aconseguim als anys 1973-1981. L'esperança d'aconseguir a la fi la llibertat nacional i social. Per això, en opinió de l'HERRITAR BATASUNA, el surguiment de la Republica Catalana independent te una gran importància, no només per al Poble Traballador Catala, sino que tambe per a totes les Nacions i treballadores que vivim sota el jou de  l'Estat Espanyol, especialment per el Poble Treballador Basc, i mes especialment tot i per a totes les abertzales i socialistes basques.

Com diem en el comunicat sobre els successos de Barcelona, Cambrils i Alcanar: "molts interessos bruts i foscos es posaran en moviment en les pròximes hores, dies, setmanes, volent afeblir, desviar i difuminar la lluita de alliberament nacional i social del Poble Treballador Catala. Els enemics de Catalunya intentaran aprofitar-se de l'ocasió amb ungles i dents per atacar al moviment independentista y perjudicar el referèndum d'autodeterminació de l'1 de octubre, especialment el nacionalisme espanyolista i tots els seus satellits". Creiem que les setmanes passades han provat clarament el que s'ha dit per nosaltres en aquest comunicat: "Quan succeeixen atemptats sagnants e implacables com aquest, la lluita de classes apareix en tota la seva força, profunditat i complexitat" ya que volem analitzar el que esta succein a Catalunya des del el punt de vista de la lluita de classes, especialment des del el punt de vista de la Nació Basca, i fonamentalment des del punt de vista de la Classe Obrera. Perque el nostre moviment, es a dir, HERRITAR BATASUNA, te un caràcter de classe. Perque organitzem l'alliberament nacional, social i feminista segons els interessos de la Classe Obrera.

La Republica sempre ha sigut sinònim d'esperança per a totes les nacions i Pobles Treballadors de l'Estat Espanyol. Pero no qualsevol Republica. En una societat submergida en la lluita de classes, no existeixen conceptes neutres , tots els fenòmens tenen un caràcter de classe. En aquest cas, sempre tenim que preguntar:?una Republica Burgesa favorable als capitalistes o una Republica Socialista favorable a les treballadores? La nostre opció es clara: estem a favor de una Republica Socialista i Feminista, amb tot el nostre cor i el nostre cap. Aquí i a Catalunya. Per això  li volem expressar tota la nostre solidaritat militant a la nació Catalana, especialment al Poble Traballador Catala i a les seves organitzacions de classe patriòtiques i revolucionàries. En el referèndum de l'1 de octubre es donarà un pas important a favor de la ruptura democràtica, i totes les Nacions i Pobles Treballadors del Estat Espanyol hem d'ajudar i donar suport amb totes les nostres forçes aquesta iniciativa, mobilitzant-nos als carrers i lluitan.

En l'història del Poble Treballador de Catalunya, en el camí del seu alliberament nacional i social, han existit molts moments decisius. Entre d'altres: en 1640,"La Guerra dels Segadors", y el 17 de gener de 1641, la proclamació de la Primera Republica Catalana, fets que van facilitar enormement la independència de Portugal. En els anys 1700-1715, tots els països catalans juntament amb Aragó, van portar endavant una guerra contra el rei Borbó Felip V, a favor del seus drets i llibertats nacionals. En 1873, en temps de la Primera Republica Espanyola, es va proclama l'Estat Catala. En 1909 el Poble Treballador  Catala va fer una vaga general contra la guerra colonial del Marroc. El intel·lectual anarquista Francesc Ferrer i Guardia va ser un de les nombroses víctimes assassinades per la repressió. En 1917, la Classe Obrera Catalana va tenir una gran participació en la Vaga General Revolucionària . El 14 de abril de 1931, Francesc Macià va pronuncia aquestes paraules " proclamo la Republica catalana a l'espera que els altres pobles d'Espanya es constitueixin com a Repúbliques, per formar la Confederació Iberica ". Desgraciadament , la segona Republica Espanyola no va reconèixer els drets de les nacions oprimides i el 6 d'octubre de 1934 el president de la Generalitat Lluís Companys va haver de proclamar una vegada mes l'Estat Catala. Per ordre del govern de la Segona Republica Espanyola, el general espanyol Batet, va declara el estat de guerra a Catalunya, duent a terme una repressió violenta , que va produir 74 morts i mes de 3000. detinguts. En 1936-1939, el Poble Treballador Catala va portar endavant de forme heroica la guerra contra el feixisme nacional-catòlic de Franco, juntament amb la resta de Pobles Treballadors. I aquí i ara, en 2017, va proclama la Republica Catalana independent, per mitja del referèndum de l'1 d'octubre. Aquests ha estat el camí cap a la llibertat.

En situacions difícils , les catalanes han utilitzat dos característiques de la seva cultura , "el seny" i "la rauxa", el sentit comú i l'intrepidesa. Nosaltres utilitzant les paraules del anarquista Felix Likiniano i aprofitant l'expressió  que va fer seva de la Esquerra Abertzale ,els direm a les nostre amigues catalanes "bietan jarrai"per que utilitzem al mateix temps els dos pols d'aquesta dialèctica , lluitan intrepidament i amb prudència al mateix temps, com ho estan fent. Tenim molt a aprendre les unes de les altres.

HERRITAR BATASUNA el reafirma la seva total solidaritat al Poble Treballador de Catalunya. Una delegació del nostre moviment anirà a Barcelona, als actes de la Diada del 11 de setembre, ha manifestar la nostre solidaritat internacionalista. I fem una crida al Poble Treballador Basc perque expressi la seva solidaritat amb Catalunya amb totes les seves forces, amb tots els mitjans e instruments al seu abast, especialment mobilitzant-se al carrer juntament amb els ciutadans catalans.

No ens hem de fer falses il.lusions. La historia ens ha ensenyat de manera dolorosa com es el Regne de Espanya i la seva oligarquia, i com actua. Ens dèien que tot es podria aconseguir  " sense violència ,democràticament " . Ya ho veurem ....... Només la lluita alliberes Euskal Herria, Catalunya  i totes les altres nacions oprimides. Només la lluita emancipes tots els Pobles Treballadors aixafats pel capitalisme i el patriarcat.

La millor solidaritat es radicalitzar la movilitzacio per l'alliberament de Euskal Herria, en el camí de la Republica Socialista i Feminista Basca de Navarra. Això es, precisament, el compromís militant de tots els membres de l'HERRTAR BATASUNA.

 

! Endavant la Republica catalana independent !  ! La lluita es el camí ! 

Visca Catalunya lliure!!!!   Visca els Paissos Catalans lliures!!!! 

Gora Euskal Herria askatuta, Errepublika Sozialista eta Feminista!!!!! 

Sense desobediència no hi ha independència !!!! Movilitzacio popular!!!!!

Euskal Herria, a 7 de setembre

 

HERRITAR BATASUNA

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fI62

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal