lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/02/2024

Vox alderdi ultraeskuidarraren aurkako protesta baten harira 11 pertsona epaituko dituzte Bilbon

La Haine - Euskal Herria
Gertakariak 2020ko ekainean izan zuten lekuko eta bi urteko espetxe-zigorra eskatu dute pertsona bakoitzarentzat desorden publikoak egotzita, eta hiru urte gehiago beste gazte batentzat.

Datorren astean, otsailaren 13, 14 eta 15ean, 11 pertsona epaituko ditu Bizkaiko Audientzia Probintzialak. Leporatzen dieten gertakariak 2020ko ekainaren 20an gertatu ziren Bilboko San Frantzisko auzoan. Egun horretan Javier Ortega Smithek, orduko Voxeko idazkari nagusia, eta Niko Gutierrezek, alderdi horretako Bizkaiko hautagaia, ekitaldi bat egin zuten auzo honetan. Ekitaldian zehar Ertzaintzaren ehun agentez osatutako dispositiboa inguruak hartu zituen, politikariak eta 20 pertsonako talde bat zaintzeko, Udaltzaingoaren hainbat patruilarekin elkarlanean. Mitinean zehar, plazako bizilagunek txistu egin eta lapikoak jo zituzten balkoietatik, eta inguruan ehunka pertsona bildu ziren deialdi antifaxista bati erantzunez. Ekitaldia bukatzean tentsioa igotzen joan zen eta indar errepresiboek gogor oldartu ziren manifestarien aurka, hainbat zauritu zituzten eta hauetako bat atxilotuta eraman zuten. Orain jakinarazi dutenez, Fiskaltzak bi urteko espetxe-zigorra eskatu du auzipetutako pertsona bakoitzarentzat (10 gizon eta emakume bat), desordena publikoen delituagatik. Era berean, gazte batentzat hiru urte gehiagoko zigorra eskatu dute, autoritateari atentatua egotzita, uste baitute berak jo zituela bi polizia. Akusazio-idazkiak azken horri eskatzen dio kalte egindako agentei 90 eta 200 euroko kalte-ordaina emateko.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal