lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 23/11/2023

VOX deitutako greba eta deialdien harira faxismoaren kontrako konzentrazio bat egingo dute Donostian

La Haine - Euskal Herria
"Faxismoaren aurrean, Euskal Herri Langilea antolatu!" lemapean arratsaldeko 20:00etan izango du lekuko mobilizazioa, Prim kalean.

VOX alderdi ultraeskuindarraren sindikatua, Soliradidad izenekoa, greba orokorreko egun bat deitu du gaur azaroak 24ean. Greba honen arrazoi nagusiak bi dira, batetik PSOE eta Junts alderdiek sinatutako Amnistia legearen kontra egitea eta bestetik Espainaren batasuna aldarrikatzea. Modu horretan sindikatuak hainbat mobilizazio deitu ditu arratsaldeko 20:00etan izango dutena lekuko PSOEko egoitzen aurrean. Honekin, azken egunetan ikusi den bezala https://eh.lahaine.org/ehundaka-faxista-bildu-ziren-atzo, sektore espainolista eta erreakzinarioek kalera ateratzera bilatzen dute eta horretarako bidean Hego Euskal Herriko hiriburuetan baita ere egin dituzte deialdiak.

Honen aurrean, JARKI antolakunde iraultzailea konzentrazio bat egingo du "Faxismoaren aurrean, Euskal Herri langilea antolatu!" lemarekin, arratsaldeko 20:00etan izango duena lekuko Donostiako Prim kalean, hau da, faxistek egin duten deialdiaren leku eta ordu berdinean.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal