lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 04/09/2024

Vueltaren etapan Israelen normalizazioa apurtzeko deia egin du Palestinarekin Elkartasuna

Alea/La Haine
Plataformak Gazan genozidioa eragiten ari diren bitartean Israelgo talde batek Vueltan parte hartzen duela kritikatu du.

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak prentsaurrekoa egin zuen atzo Gasteizen, eta kirola genozidioa justifikatzeko tresna gisa erabiltzea gaitzetsi zuen. Izan ere, Israel Premier Tech taldea parte hartzen ari da Vueltan. Israelgo propaganda ministerioaren estrategiaren parte dela salatu zuten, "nazioarteko foroetan erregimen genozidaren presentzia normalizatzeko helburua" daukala esanez.

Israelgo taldean bost txirrindulari baino ez dira israeldarrak. Horietako bat, Guy Niv, "Sniper" ezizenez ezagutzen dute, frankotiratzaile lanetan aritu zelako Israelgo armadan. Taldearen jabeak berak aitortu izan du txirrindulariek badakitela "euren herrialdeko enbaxadore" lana egiten ari direla.

Palestinarekin Elkartasuna taldeko kideek goraipatu egin zuten palestinar erresistentzia, eta elkartasuna adierazteko deia egin dute, 179,5 kilometro izango dituen ibilbideko edozein tokitara joan eta Palestinaren aldarria erakusteko. Hala ere, hitzordu batzuk proposatu dituzte ostegunerako. 12:00etan Maite Zuñiga kalean elkartuko dira, eta 14:00etan Arriagako parkingetik abiatuko dira Maeztura joateko. Han, 16:00etan, Izki tabernan elkartuko dira etapa amaieran Palestinaren alde egin eta Israelen normalizazioa apurtzeko. Gasteiz, Araba eta EAEko administrazioei exijitu diete ez ditzatela zentsuratu elkartasun adierazpenak, "Gasteizko txupinazoan gertatu zen bezala".

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal