Xabier Arruti Imaz iheslaria zendu da Venezuelan

Xabier Arruti Imaz Lazkaoko iheslaria Venezuelan hil zen atzo. 1981. urtean Euskal Herritik ihes egin zuen, indar errepresiboen eta Espainiaki Auzitegi Nazionalaren jazarpenari ihes eginez. Guztira 45 urte eman ditu Venezuelan.
Chavismoaren hedapenean konpromiso handia erakutsi zuen bere bizitzaren zehar. "Camarada de luchas y sueños revolucionarios, militante activo de nuestro partido PSUV, hombre visionario y líder de proyectos en beneficio de nuestra comunidad". Halaxe oroitu du Xabier Arruti Imaz Venezuelako Monseñor Iturriza herriko alkateak, euskal iheslari politikoaren heriotzaren berri emateko zabaldu duen oharrean. Izan ere, prozesu bolibartarrean murgildu zen hasieratik, gobernu egituretan hainbat kargu izan zituen garai ezberdinetan, eta Monseñor Iturriza udalerriko alkatetzan lanean aritu zen.
Urteetan zehar Lazkaoko iheslariaren kontrako kriminalizazio-kanpaina gogorrak abiatu dute hamaika komunikabidek, Nicolas Maduroren babespean zela salatuz. Hala ere, Euskal Herrira itzultzeko aukera izan du 2013tik aurrera.







