lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 25/01/2024

Xabier Garcia Gaztelu eta Irantzu Gallastegi euskal preso politikoen kontrako epaiketa hasi da

La Haine - Euskal Herria
Espainiako Auzitegi Nazionalaren fiskaltzak Manuel Zamarreño PPko zinegotzia exekutatu izana leporatzen die eta 120 urteko espetxe zigorra eskatzen du bakoitzarentzat.

 1998ko ekainaren 25ean lehergailu bat jarri zuten motor batean Errenteriako kale batean (Gipuzkoan), eta leherrarazi egin zuten Zamarreño parean igaro zenean. Zamarreñoren bizkartzain lanak egiten zituen ertzaina ere zauritu egin zen leherketa hartan. Fiskaltzak ekintza hauek leporatzen die bi euskal preso politikoei eta 120 urteko espetxe zigorra eskatzen du bakoitzarentzat.

Xabier Garcia Gaztelu 2001an atxilotu zuten, Frantzian, eta 152 urteko espetxe zigorra ezarri zioten hainbat ekintza leporatuta. Irantzu Gallastegi 2005an atxilotu zuten, Frantzian baita ere, eta 50 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Miguel Angel Blancoren exekuzioa leporatuta. Epaiketaren zehar biek uko egin dute deklaratzeari.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal