lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/06/2024

Xabier Perez Aldunate euskal preso politikoa baldintzapean aske geratu da 19 urte preso egon ostean

La Haine - Euskal Herria
2005eko otsailean atxilotu eta torturatu zuten iruindarra eta ordutik espetxean izan da.

2005eko otsailean atxilotu zuten Xabier Perez Aldunate eta 35 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Juan Carlos, Espainiako erregea, exekutatzen saiatzea leporatuta. Epaiketa horretan poliziak torturatu zuela salatu zuen epailearen aurrean, hala ere, honek ez zuen inolako ikerketarik ireki. Hainbat urte dispertsatuta egon ostean, 2020ko azaroan, Iruñeako kartzelara lekualdatu zuten euskal preso politikoa, Kordobako espetxetik. Beranduago, Martutenekora lekualdatu zuten berriz, non sei hilabete bete zituen, 2021eko maiatzan Txantreara itzuli arte. Une horretatik etxean bete zuen espainiar auzitegiek ezarritako espetxe zigorra, bigarren gradua arinduaren bitartez. 2024ko urtarrilean, hirugarren gradua ezarri zioten, eta gaur baldirzapean aske geratu da.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal