lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 27/03/2024

Yakovlev 42 musika-taldeko 6 kide epaitegira deituak izan dira beren letrengatik

La Haine - Euskal Herria
Guardia Zibilak egindako txosten batean oinarrituz, gorroto-delitua leporatu ahal diete, eta urtebete eta lau urte arteko espetxe-zigorra eska dezakete kide bakoitzarentzat.

Musika taldeak azaldu duenez pasa den otsailean, Yakovlev 42 taldeko bi kidek zitazio judizialaren zedula jaso zuten. Egun batzuk geroago, taldeko gainerako kideek eta jadanik taldeko kide ezdiren taldekide ohiek ere, gutun bera jaso zuten. Guztira 6 musikari ikertuak izaten ari dira, diotenez haien ikuspegi ideologiko berarekin bat ez datozen guztienganako gorrotozko diskurtsoa elikatzen ari direlako. Gipuzkoako Guardia Zibilak egindako txostenaren arabera, abestien letra guztiz iraingarri eta intoleranteak idazteagatik, kontzertuetan zenbait jokabide erakusteagatik eta indarkeria etengabe goraipatzeagatik.

Honegatik, maiatzaren 6an, ikertuak izaten ari diren 6 musikariak Donostiako Instrukzioko Epaitegira jo beharko dute ikertu gisa entzunak izateko, itxuraz gorroto-delituaren erantzule gisa. Ikerketa hori akusazio bihurtzen bada, urtebete eta lau urte arteko espetxe-zigorra eska dezakete kide bakoitzarentzat.

Taldeak salatu duenez “guztiok izan beharko genukeen adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren” aurkako eraso baten lekuko izaten ari dira.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal