lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/06/2024

Zeraingo gaztagile batzuek lau langile esplotatu dituzte

Aitor Garmendia Etxeberria
Baserrian lan egiten zuten lau langileek adierazi dutenez, ez zuten kontraturik, eta astean zazpi egunez jarduten zuten.

Zeraingoko baserri baten jabeen kontrako ikerketa maiatzaren 29an hasi zen, Gipuzkoako Lan Ikuskaritzak hala eskatuta. Etxaldera bertaratzean, lau langile aurkitu zituzten, horietatik hiru egoera irregularrean. Laurak kontraturik gabe zeuden. Ardi latxen zaintzan eta garbiketan egiten zuten lan. Ardi horien esnearekin egiten dute Idiazabal jatorri izendapeneko Aranburu gazta.

Langileek aitortu dutenez, astean zazpi egunez egiten zuten lan, gaixorik zeudenean ere atsedenik hartu gabe. Soldata 300 eta 400 euro artekoa zela ere jakinarazi zuten. Gainera, ez zuten inoiz abereak zaintzeko formakuntzarik jaso.

Gainera lau beharginak zaurgarritasun egoeran zeudela dio zabaldutako prentsa oharrak. Ez zutela familia mantentzeko bestelako aukerarik baldintza horiek onartzea baino.

Espainiako Poliziak Zeraingo baserriaen jabeak atxilotu zituen ekainaren 5ean. Ustez langileen eskubideen aurkako delituak gauzatzea leporatzen diete bi atxilotuei. Tolosako epaitegiaren esku daude orain.

Zeraingo gaztagile batzuk atxilotu dituzte langileak esplotatzea leporatuta (berria.eus)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal