lahaine.org
Nacionales E.Herria, Anticarcelaria :: 19/08/2023

Zigor Orbe euskal preso politikoa aske geratu da

La Haine - Euskal Herria
19 urteko espetxe zigorra bete eta gero baldintzapean atera da espetxetik.

2004 urtean atxilotu zuten Orbe Mantauban hiritik gertu, Estatu frantsesean ETAko militantea izatea leporatuta eta ordutik espetxean izan da. 2010ean Estatu frantsesak espainolaren eskuetan utzi zuen Orbe eta 17 urteko espetxe zigorra ezarri zion audientzia nazionalak kale borroka ekintza bat leporatuta, izan ere gose greban zuden euskal preso politikoekin elkartasunean autobus bat erre zuten. Graduan aurrera egitea ekidin zion Auzitegi Nazionalak bitan, azkena 2020an. Erabaki hori hartzeko Auzitegi Nazionalak Orberi «ETArengandik nahikoa ez aldentzea» leporatu zion, nahiz eta ezarritako zigorra ez zen izan erakunde horretan parte hartzeagatik edo laguntzeagatik. Orberi dispertsio politika aplikatu zioten baita ere eta Fratziako espetxetatik Cadiz-era eraman zuen Puerto de Santa Maria kartzelara 2021era arte, non Arabako Zaballako espetxera leku aldatu zuten.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal