lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 13/03/2024

Zortzi kamera gehiago jarri dituzte Irungo kaleetan

Bidasoako Hitza/La Haine
Udal ordezkariak neurri gehiago iragarri ditu, besteen artean, polizia kaleetan “presenteago” egotearen alde egingo dutela adieraziz.

Zortzi segurtasun kamera gehiago jarri dituztela hiriko zenbait kaleetan iragarri du Sergio Javier Herritarren Segurtasunaren arloko ordezkariak. Zortzi kamera berriak, Luis Marianon, Behobian, Euskal Herria hiribidean eta San Migel auzoan jarri dituzte.

Udal ordezkariak gogoratu du, pasa den astean sinatu zuten Segurtasun eta Bizikidetzaren Itunean jaso zutela hiriko “segurtasuna” hobetzeko neurri gehiago hartzeko konpromisoa, eta gaineratu du polizia kaleetan “presenteago” egotearen alde egin dutela. Horrez gain, polizien jardunerako “baliabide egokiak” bermatu nahi izan dituzte.

Segurtasunaren eta Bizikidetzaren itun hau alderdi guztien adostasunarekin sinatu zuten. Bertan izan ziren Cristina Laborda alkatea, Xabier Iridoi EAJko bozeramailea, Oihana Briones EH Bilduko bozeramailea, Thania Pazos Elkarrekin-Podemos-eko bozeramailea eta Iñigo Manrique PPko bozeramailearen sustegua emateko.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal