lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: http://lahaine.org/fL6z

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

12/10/2018 :: Nacionales E.Herria

Zuek gabe inora ez / Sin vosotrxos a ninguna parte

x Jon Kepa Preciado
Volviendo a las declaraciones de aquel jefe de EH Bildu, ¿qué paz es esa? ¿Esa empatía y ese compromiso político y ético inventados ahora van a traer la paz? ¿Para quién?

[EUS]

Iraila pasatu da, borrokan eroritako gudariak bereziki gogoratu eta omendu ditugun garaia. Gatazkak urte askotan eragindako biolentziaren isla. Baina urtean zehar, ia egunero ez bada, Euskal Herriko etxe batean heriotza bortitz baten urtemuga «ospatzen» da.

Erakunde armatu desberdinek eragindako biktimak badaude, bai, eta Estatu okupatzaileek eragindakoak ere bai, eta azken hauek gure borroka bultzatu eta gurekin helburuak konpartitu zituztenez, gure bidean, pauso bakoitzean presenteagoak egon beharko lirateke, horiek baitira bide honetan, dudarik gabe, galdu dugun gauzarik preziatuena eta baita ere aurrera jarraitzeko arrazoirik argiena.

Bi aldeko biktimak daude aldebiko gatazka bat izan baita. Gure aldeko biktimak ez ziren burugabeko batzuk, ez ziren hiltzaile basati batzuk. Haietako batzuk ez ziren hil borroka armatua praktikatzen, baina beste batzuk bai, erabat konprometituak askatasunarekin, hau da, independentzia eta sozialismoarekin, eta koherentziaz beteta borroka armatuaren erabaki zilegi bezain arriskutsua hartu zuten. Beraz, biolentzia politikoa eta iraultzailea praktikatu zuten, ondorio guztiekin, eta bide horretan haiek hil ziren, hil zituzten.

Gaur egun, Euskal Herriko egoera aldatu da, eta alde baten biolentziak indarrean jarraitu arren, batzuk buru-belarri ari dira existitzen ez den erradiografia bat margotu nahian eta, euren ilusioa gero eta sinesgarriago izateko asmoz, erakundeak, militanteak, presoak, gatazka eta baita ere eroritakoen izaera despolitizatzen. Finean, etsaien bertsioa aintzat hartzen eta horretarako, baita ere, biktimen eremuan tematuta daude parekotasun bat bilatzen, eta bide horretan areagotzen dira EH Bilduren ordezkarien presentzia biolentzia iraultzaileak eragindako biktimen omenaldietan.

Irail honetan adibide bat egon zen Oreretan, eta omenaldi horren harira EH Bilduren buruzagi batek hau esan zuen: «Nuestro compromiso ético y político nos permite seguir caminando desde la empatía con todo el dolor y sufrimiento causado en décadas de conflicto. Nuestro objetivo está claro: construir un modelo inclusivo de paz estable y duradera. Gracias Errenteria» (Gara 2018/09/16). Berri hau irakurtzean, burura etorri zitzaidan orain dela urte batzuk herri berdinean gertakizun baten beste berria, era bortitzez hil zen herri horretako etakide baten omenez jarritako plaka kendu zutela. EH Bilduren udalaren garbiketa brigadak egin zuen «lana» egunsentian.

Holako jarrerak benetan lotsagarriak bezain mingarriak iruditzen zaizkit. Gure iraganaren ukazio honek ez du laguntzen eta ez dira, ezin dira izan, eredugarri gatazkaren konponbide baterako.

Beraz, eta EH Bilduren buruzagi horren adierazpenetara bueltatuz, ze bake da hori? Orain asmatutako enpatia eta konpromiso politiko eta etiko horrek bakea ekarriko al dute? Norentzat?.

Azken urteetan herri mugimendu iraultzaileen krisia ikusi dugu, despolitizazioaren beste adibide bat. Sektore batek daraman bideak ez du zer ikusirik Euskal Herri borrokalari batek behar duenarekin. Bakea irabaztea gatazka gainditzea da, eta amore eman barik gatazkarekin amaitzeko aukera bakarra dago: borroka. Bakea ezin da lortu gatazkaren sustraira jo gabe, borrokatu gabe, izan garenaz lotsatuz, zapaltzaileen bertsioa ontzat hartuz, sasi konponbideak bultzatuz, eta gure herriaren oroimena deuseztatuz.

Herri errebelde honen oroimenean daude eta betirako egongo dira askatasunaren alde hil zirenak, gure gudariak, dena eman zutenak. Haiengandik ikasi genuen ere, makurtzea edo damutzea ez zela bidea, ez garela lotsatu behar gure iraganaz, herri honek ez diola inori ezer zor, are gutxiago zapalkuntza basatia burutzen dutenei.

Dena eman zuten gudariak gure bizitzan daude presente, baita gure pausu edo erabakietan ere. Ez dugu ez lotsarik ezta beldurrik ere haien oroimena eta presentzia aldarrikatzeko, haietaz harro gaudela esateko. Beharrezkoa da erasoen aurrean tente mantentzea, independentzia, sozialismo eta amnistiaren aldeko borrokan gogoz jarraitzea… gure kideak direlako, gure iragana delako, gure iragana ere direlako, gure eredua direlako, gure malkoen eta indarren «errudunak» izan direlako, maite ditugulako. Ez ditugu inoiz ahaztuko, eta ez dugu onartuko haien ahanztura edo manipulazioa.

Zuek gabe inora ez!!! Gora gure gudariak!!! Izan direlako gara eta garelako izango dira!!!

Amaitzeko, orain dela aste batzuk Hodei eta Egoitzen heriotzaren urtemuga izan zen. Familiei besarkada estua, egun hauetan oroimena mingarriagoa da. Euren barreak, koherentzia eta ausardia betirako nirekin, haien konpromisoa eta zuen duintasuna niretzat eredu.

Jon Kepa Preciado Izarra, euskal preso politikoa

2018ko urruaren 11n

[ES]

Ha pasado septiembre, época en la que hemos recordado de manera especial y hemos homenajeado a lxs gudaris caídos en la lucha. Reflejo de la violencia originada durante muchos años por el conflicto. Pero a lo largo del año, si es que no lo es durante casi a diario, en una casa de Euskal Herria se «celebra» el aniversario de una muerte terrible.

Hay víctimas originadas por las diferentes organizaciones armadas, sí, y también las originadas por los Estados ocupantes, y como estas últimas impulsaron nuestra lucha y compartieron nuestros objetivos, en nuestro camino deberían estar más presentas a cada paso, porque ellas son, sin ninguna duda, lo más preciado que hemos perdido en el camino y la razón más clara para seguir adelante.

Ha habido víctimas de las dos partes porque ha sido un conflicto bilateral. Las víctimas de nuestro lado no eran unxs inconscientes, no fueron unxs asesinxs salvajes. Algunxs de ellxs no murieron practicando la lucha armada, pero otrxs sí, absolutamente comprometidxs con la libertad, es decir, con la independencia y el socialismo, y cargadxs de coherencia tomaron la tan legítima como arriesgada decisión de la lucha armada. Por lo tanto, practicaron la violencia revolucionaria, con todas las consecuencias, y en ese camino murieron, lxs mataron.

Hoy ha cambiado la situación de Euskal Herria, y aunque la violencia de una de las partes se mantiene, algunxs están empeñadxs en pintar una radiografía que no existe y, con la intención de que su ilusión sea cada vez más creíble, están despolitizando el carácter de las organizaciones, de lxs miliantes, de lxs presxs, del conflicto y también de lxs caídxs. Al fin y al cabo, están tomando en consideración la versión de los enemigos y para ello, también, están empecinadxs en buscar una equivalencia en el campo de las víctimas, y en ese camino se multiplica la presencia de representantes de EH Bildu en homenajes a víctimas originadas por la violencia revolucionaria.

Este septiembre hubo un ejemplo de ello en Orereta, y al hilo de ese homenaje un jefe de Sortu dijo esto: «Nuestro compromiso ético y político nos permite seguir caminando desde la empatía con todo el dolor y sufrimiento causado en décadas de conflicto. Nuestro objetivo está claro: construir un modelo inclusivo de paz estable y duradera. Gracias Errenteria» (Gara 2018/09/16). Al leer esta noticia me vino a la cabeza otra noticia de un hecho ocurrido en el mismo pueblo, en el cual retiraron la placa colocada en honor a un miembro de ETA muerto de manera violenta. La brigada de limpieza del Ayuntamiento de Bildu hizo el «trabajo» al amanecer.

Actitudes así me parecen realmente tan vergonzosas como dolorosas. Esta negación de nuestro pasado no ayuda y no es, no puede serlo, modelo a seguir para la solución de un conflicto.

Por lo tanto, volviendo a las declaraciones de aquel jefe de EH Bildu, ¿qué paz es esa? ¿Esa empatía y ese compromiso político y ético inventados ahora van a traer la paz? ¿Para quién?

Los últimos años hemos visto la crisis del movimiento popular revolucionario, otro ejemplo de la despolitización. El camino que lleva un sector no tiene nada que ver con el que necesita una Euskal Herria luchadora. Ganar la paz es superar el conflicto, y para acabar con el conflicto sin rendirse hay una sola manera: la lucha. No se puede superar el conflicto sin ir a su raíz, sin pelear, avergonzándonos de lo que hemos sido, dando por buena la versión de los opresores, impulsando falsas soluciones y destruyendo la memoria de nuestro pueblo.

En la memoria de este pueblo rebelde están y estarán para siempre quienes murieron por la libertad, nuestrxs gudaris, quienes lo dieron todo. De ellxs también aprendimos que doblegarse o arrepentirse no era el camino, que no nos debemos avergonzar de nuestro pasado, que este pueblo no le debe nada a nadie, mucho menos a los que practican la opresión más salvaje.

Lxs gudaris que dieron todo están presentes en nuestra vida, también en nuestros pasos y nuestras decisiones. No nos da ni vergüenza ni miedo reivindicar su memoria y su presencia, ni decir que estamos orgullosos de ellxs. Es necesario mantenerse firmes ante los ataques, seguir con ganas en la lucha por la independencia, el socialismo y la amnistía… porque son nuestrxs compañerxs, porque es nuestro pasado, porque también son nuestro pasado, porque son nuestro ejemplo, porque han sido lxs «culpables de nuestras» lágrimas y de nuestras fuerzas, porque lxs queremos. Nunca lxs olvidaremos, y no permitiremos su olvido ni su manipulación.

¡¡¡Sin vosotrxs a ninguna parte!!! Gora gure gudariak!!! ¡¡¡Porque fueron somos y porque somos serán!!!

Para terminar, hace unas semanas fue el aniversario de las muertes de Hodei y Egoitz. Un fuerte abrazo a las familias, en estos días el recuerdo es más doloroso. Sus risas, su coherencia y su valor estarán para siempre conmigo, su compromiso y vuestra dignidad son un ejemplo para mí.

Jon Kepa Preciado Izarra, preso político vasco

11 de octubre de 2018

compartir

                          

Dirección corta: http://lahaine.org/fL6z

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal