lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 14/06/2024

Zuhaitz Errasti preso ohia atxilotu du frantziar poliziak

La Haine - Euskal Herria
Aretxabaletarra aske geratu zen 2017an frantses estatuan zortzi urteko espetxealdia bete ostean.

Aiherran bizi den Zuhaitz Errasti preso ohia atxilotu zuen atzo frantziar Poliziak mugan. Preso ohia Angeluko komisaldegira eraman zuten eta gaur eguerdian eramatekotan dira epailaren aurrera.

Aretxabaletarra 2012an atxilotu zuten, ETAn militatzeagatik, eta Frantziako zenbait espetxetan egon zen dispertsatua. Lehenego Tarasconeko espetxean, Euskal Herritik 750 kilometrora, betetzen zuen zigorra Zuhaitz Errastik eta 2017ko abuztuaren 8an, Mont-de-Marsanera lekualdatu zuten. Handik pare bat hilabetetara espainaratu zuten. Espainiako Auzitegi Nazionalean egin zen epaiketan urtebeteko zigor eskaera egin zion Fiskaltzak. Sententziaren zain aske geratu zen egun berean.

Kolpe errepresibo honen aurrean, 100 pertsona inguru bildu ziren atzo 20.00etan Angeluko Jendarmeria aitzinean antolaturiko elkarretaratzean haren askatasuna eskatzeko.

(Irudia:Patxi Beltzaiz)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal