Zuiako Gaztetxea erasotu dute


ADI!! ZUIAKO GAZTETXEA ERASOTU DUTE!
Ostegunean gauean pintura bota zuten mural, ate zein lehioetan espazioa eta proiektu bera zuzenean erasotuz. Argi daukagu eraso hau gaztetxearen kontrako eraso politiko bat izan dela, eta argi utzi nahi dugu ez dugula gaztetxearen kontrako inolako erasorik onartuko. Aurrean izango gaituzte eta gure jardunarekin aurrera jarraituko dugu!
Urte luzez eraiki dugu proiektua eta zutaba bezala eduki dugu auzolana, elkartasuna, konpromisoa eta herriarekiko lotura. Zutabe horiei lotuta erantzungo dugu honi ere. Beraz dei egiten dugu erasoa irmoki salatu, babesa adierazi eta hurrengo deialdira bertaratzera:
Igandean, abuztuaren 20an, 13,30etan, Zuiako Gaztetxean argazki masiboa.