lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 11/04/2024

Zuiako gaztetxeak beste eraso bat pairatu duela salatu dute gazte asanbladako kideek

alea.eus
Salatu dutenez Martxoaren 27an gaztetxeko leihoak harrikatu zituzten eta, erasoa salatzeko asmoz, elkarretaratzea egingo dute ostiralean.

Joan den martxoaren 27ko gauean Zuiako gaztetxeak "beste eraso bat" pairatu duela salatu dute Zuiako gazte asanbladako kideek agerraldi batean. Gaueko ordu txikitan leihoak harrikatu zituzten, eta ez da hau izan duten lehen erasoa: "Zoritxarrez, pasa den urteko abuztuan era desberdineko erasoak izan ziren: kristaletan pintadak izan ziren, pintura jaurti zuten, foku eta buzoia apurtu zuten...".

Eraso berri hau hau eguneroko "askatasunen kontrako erasoen barruan" kokatu dute gazteek, "eraso politiko" moduan, eta elkarlanean 15 urtez osatutako espazioa defendatzen jarraituko dutela azpimarratu dute. "Irmoki berresten dugu ez dugula onartuko espazio autogestionatuen kontrako erasorik. Ez Zuian, ez inon. Eta erasoen aurrean antolatuta aurkituko gaituztela".

Erasoa salatzeko asmoz, elkarretaratzea egingo dute ostiralean, apirilaren 12an, 19:00etan, Murgiako plazan, eta Zuia zein inguruko herritarrei egin diete deia bertan parte hartzeko.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal