lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 25/06/2015

Agur eta ohore Periko!

Ernai
Ez dago adiorik, geroarte bat baizik. Zuk egindako bidean jarraituko dugu oinez, oinak lokatzetan eta irribarrea aurpegian ditugula.

Periko Solabarria ezker abertzaleko militante gazteak utzi gaitu gaur 85 urterekin. Azken unerarte Euskal Herriaren aldeko borrokan lehen lerroan izan dugu lagun. Gero eta zaharrago, gero eta gogorrago eutsi dio borrokaren gorriari. Maitasun osoz, agur eta ohore Periko!

Lantegi edo kalea izan, borrokan bizi izan da Periko beti. Borroka maitatuz eta maitasunez borrokatuz, zapalduenekin batera amorerik eman ez duen iraultzaile nekaezina izan dugu. Egun Euskal Herria bizirik baldin bada, bera bezalako militante konprometituei esker izan da. Hortzak erakutsi behar zinenean hortzak erakutsiz eta lagundu behar zenean lagunduz.

Gazteok ere bere ondoan borrokatzeko parada ederra izan dugu. Ez dugu sekula ahaztuko milaka gazteoi Gazte Danbadan emandako lekzioa. 85 urteko gazte borrokalaria joan zaigu baina berak erakutsitako borrokarako tinkotasun eta koherentzia gure barnean geratzen dira. Duintasun eta eredu izan zara eta izango zara Periko.

Ez dago adiorik, geroarte bat baizik. Zuk egindako bidean jarraituko dugu oinez, oinak lokatzetan eta irribarrea aurpegian ditugula. Besarkada eta animorik sentikorrenak bere familia eta senidei. Zuk esan bezala lagun, ez badigute amesten uzten, ez diegu lo egiten utziko.

Agur eta ohore! Garaipenean elkartuko gara!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal