lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 18/04/2024

Donetskeko Herri Errepublikaren bandera erakusteagatik epaitua izan zen zaletua absolbitua izan da

La Haine - Euskal Herria
Bertan behera geratu dira jarri zioten santzioak eta berari eragindako kalteengatik Ertzaintzak prozesu judizial honen kostu guztiak ordaindu beharko dizkio.

Apirilaren 11an Asier Herraz algotarra epaitu zuten Bilbon (Bizkaia), San Mames futbol-zelaian Donetskeko Herri Errepublikaren bandera bat ateratzeagatik. Gertakariak 2022ko urrian izan zuten lekuko, Athletic-Atletico Madril partida jolasten hari zen bitartean. Zaletua azaldu zuenez egun artan Donetskeko Herri Errepublikaren ikurrak kendu zioten indar errepresiboak eta 3.001 euroko isuna eta 6 hilabete kirol-esparruetara sartu gabeko zigorra ezarri zioten “Ikur errusiazale bat” eramateagatik.

Egoera honen aurrean Asier Herraz errekurtso bat jarri zion santzioei eta Bilboko Justizia Jauregian epaiketa bat heman zen, non Athletic klubak eta Ertzaintzak jo zuten bere kontra. Gaur jakinarazi duenez Otan Ez plataformak Asier absolbitua izan da eta berari eragindako kalteengatik Ertzaintzak prozesu judizial  honen kostu guztiak ordaindu behar dizkio.

Hala ere, plataformak salatu zuenez hau ez da zigortutako zaletu bakarra, izan ere, Athleticek, espedienteak ireki dizkie hainbat laguni, garaian, Pablo Gonzalez kazetari presoaren aldeko pankarta bat erakusteagatik. Hauek futbol-zelaietara sartzeko bi urteko debekua dute indarrean eta eta isunak ere jarri dizkie klubak.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal