lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 03/04/2024

Pertsona bat epaituko dute Donetskeko Herri Errepublikaren bandera bat San Mamesen erakusteagatik

La Haine - Euskal Herria
Apirilaren 11n izango da epaiketa, Bilbon, eta fiskalak 3.001 euroko isuna eta 6 hilabetez kirol-esparruetara sartzeko debekua eskatu dio auziperatuari.

Apirilaren 11n, Bilboko Epaitegietan, Asier Herranz Athletic Clubeko bazkidearen eta 2022ko urrian Herranzi babesa eman zioten zale zuri-gorrien aurkako epaiketa egingo da.

Athletic Cluben eta Atletico Madrilen arteko partidan, Donetskeko Herri Errepublikako bandera eramatea leporatzen diote, 2014tik estadio horretako harmailetan egon dena.

Auzipetuak salatu duenez, "Ukrainako banderak gaur egun futbol-estadioetan sartzeko arazorik ez duen bitartean, niri 3.001 euro eta 6 hilabete eskatzen zaizkit kirol-esparruetara sartu gabe, herriaren autodeterminazioa eskatzen eta gauzatzen duen errepublika baten bandera eramateagatik, guzti hau errusofobia-kanpaina sinestezin batean oinarrituta".

Herranzek Athletic Clubeko zuzendaritza ere salatu du: "beste bazkide batzuekin batera, 800 euroko isuna ezarri dit, eta 2 urte estadiora sartu gabe, Pablo Gonzalez kazetariaren aldeko pankarta bat eramateagatik Athletic Club-Levante partidan, 2022ko otsailean Polonian atxilotu eta egun gutxira".

2022ko urrian Asier Herranz San Mames estadiotik kanporatzean, adierazpen askatasunaren oinarrizko eskubidea argi eta garbi urratu zenean, hainbat komunikabidetako kirol kazetariek bazkide hau kriminalizatzen saiatu zirela salatu dute baita ere.

Hemen irakurgai ASKE antolakunde antirrepresiboak Asier Herranzi (epaitutako zalea) egindako elkarrizketa.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal