lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/02/2017

Amnistia osoaren alde, igande honetan denok Oreretara!

Herritar Batasuna
Herritar Batasunak bat egiten du erabat datorren igandean, otsailaren 26an, Amnistiaren aldeko Mugimenduak Oreretan deitu duen manifestazio nazionalarekin.

HERRITAR BATASUNAk bat egiten du erabat datorren igandean, otsailaren 26an, Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak Oreretan deitu duen manifestazio nazionalarekin.

Larriki gaixorik dauden euskal preso politikoen kasuek argiro erakusten dute etsai ditugun bi estatu konkistatzaile eta okupatzaileak nolakoak diren, eta beren buru hotz eta hiltzaileetan zer duten. Haien helburua, Euskal Herri Langilea makurraraztea da, eta horregatik torturatzen dituzte egunero eta minutuero giltzapean dituzten euskal militante independentista eta sozialista iraultzaileak. Zeren espetxean bizi behar izatea tortura legala baita. Eta krudelkeria mugagabe horrek baditu helburu politiko zehatzak: izua eta terrorea zabaltzea euskal langileon artean, Euskal Herria askatzeko matxina ez gaitezen, Nafarroa Osoaren deskonkistaren alde borroka ez gaitezen, Sozialismoaren bidean ekintza zehatzak egin ez ditzagun.

Bainan alfer-alferrik ari dira horretan, zeren eta Euskak Herri Langileak ez baititu bere seme-alabarik borrokalarienak etsaien presondegietan abandonatuko, emeki-emeki hiltzera kondenaturik. AMNISTIA OSOA eskatzen dugu euskal militanteentzat, eta gainontzeko borrokalari iraultzaile guztientzat ere. AMNISTIA OSOA eta baldintzarik gabea!

Agiri honetan ezin ditugu isilpean pasatu berriki Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak sufritu dituen eraso fisiko zein adierazpen iraingarri eta kriminalizatzaileak. SORTUko militante batzuk egin dutena defenditu egin dute publikoki alderdi horren eledunak diren Arkaitz Rodriguezek eta Arnaldo Otegik, eta zitalkeria horri gehitu diote guztiz gezurrezkoak diren adierazpenak, zinezko eta benetako eztabaida politiko eta estrategikoa sahietsi nahiean.

Horrelako portaerek beraiek kalifikatzen dituzte beren egileak. Ez dugu deus gehiagorik erranen. Erabat onartzen eta asumitzen dugu Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak esandako guztia, hitzez-hitz. Herri mugimendu borrokalari eta eredugarri honi esker AMNISTIA OSOAren borroka berpizten ari da Euskal Herriko kaleetan. Guk biziki eskertzen diegu beren lana, borroka eta militantzia, eta ahal dugun neurrian lagunduko diegu, denok batera AMNISTIA OSOA lor dezagun.

Borroka da bide bakarra!!!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal