lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fF4f

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

17/04/2017 :: Nacionales E.Herria

Colocan una nota amenazante en el coche de la compañera de un preso político en León

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
La compañera ha encontrado la nota en el parabrisas de su coche. En la nota aparecía el dibujo de una calavera y el de una bala que se dirigía a ella.

[Euskara]

Mehatxuzko ohar bat jarri dute preso politiko baten bikotekidearen autoan, Leonen


Gure mugimenduari jakinarazi dionaren arabera, Juan Carlos Subijana “Txanpi” Gasteizko preso politikoaren bikotekideak ohar bidezko mehatxuak jaso ditu La Mansillako (Leon) kartzelan bisita egiteko itxoiten ari zen bitartean.


Preso politikoaren senideak zenbait mugimendu arraro sumatu ditu egunean zehar eta, goizeko bisita eta arratsaldeko aurrez aurrekoaren arteko tartean bazkaltzen egon eta gero, oharra topatu du bere autoaren haizetakoan. Oharrean garezur bat eta berari zuzendutako bala baten marrazkia agertzen zen.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere babesa helarazi nahi die Txanpi zein bere bikotekideari. Senidea ikusteko ehunka kilometro egin behar izatea nahikoa zigor ez balitz moduan, gainera era guztietako erasoak pairatu behar izaten dituzte euskal preso politikoen senideek.

Senideen aurkako erasoak preso politikoak presionatzeko beste modu bat besterik ez dira. Militante politikoen tinkotasuna garaitzeko zailtasunez jabetuta, Estatuek haien senideen kontrako neurri zital ugari ezarri dituzte azken hamarkadetan zehar: 16 hildako eta ehunka zauritu eragin dituen sakabanaketa (azkeneko istripua aurreko astean Ander Mujikaren senideek sufritutakoa), kartzelarien jarrera erasokor eta umiliagarriak, haztapen bidezko miaketa aginduak bisitetan sartu ahal izateko, ultraeskuindarren erasoak senideen ibilgailuen kontra eta abar luze bat.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak errepresaliatu hauen izaera politikoa defendatzen jarraitzeko deia egiten du antzeko erasoen aurrean babes harresi bat sortzeko bide gisa. Urte hauetan guztietan zehar preso, iheslari eta deportatu politikoen zein haien senideen inguruko sare sozial erraldoiak sortzeko gaitasuna egon bada, hain zuzen ere militante hauen izaera politikoaren defentsa egin delako izan da. Jarrai dezagun haien borroka edukiz betetzen.

Euskal Herria, 2017ko apirilaren 16a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

[Castellano]

Colocan una nota amenazante en el coche de la compañera de un preso político en León


Tal y como ha informado a nuestro movimiento, la compañera del preso político de Gasteiz Juan Carlos Subijana ha recibido amenazas mediante una nota mientras esperaba para realizar la visita en la cárcel de La Mansilla, (León-España).

La familiar del preso político ha notado movimientos extraños a lo largo del día y, después de comer durante el rato que transcurre desde la visita de la mañana hasta la vis a vis de la tarde, ha encontrado la nota en el parabrisas de su coche. En la nota aparecía el dibujo de una calavera y el de una bala que se dirigía a ella.

El Movimiento Pro Amnistía y Contra la represión quiere mostrar su apoyo a Txanpi y a su compañera. Como si tener que realizar cientos de kilómetros para visitar a sus familiares no fuera suficiente, además los allegados de los pres@s polític@s sufren todo tipo de ataques.

Los ataques contra sus familiares no son más que otra manera de presionar a l@s pres@s polític@s. Sabiendo de las dificultades de vencer la firmeza de l@s militantes polític@s, los Estados han impuesto multitud de medidas mezquinas durante las últimas décadas: la dispersión que ha causado 16 muertos y cientos de heridos (el último accidente el sufrido por familiares de Ander Mujika la pasada semana), las actitudes agresivas y humillantes de los carceleros, ordenes de cacheo por palpación para entrar a las visitas, ataques de ultraderechistas contra los vehículos de los familiares y un largo etcétera.

El Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión hace un llamamiento a seguir defendiendo el carácter político de estos represaliados como modo de construir un muro de defensa contra ataques de este tipo. Si durante todos estos años ha habido capacidad para crear redes sociales enormes alrededor de l@s pres@s, refugiad@s y deportad@s políticos y de sus familiares, ha sido precisamente por la defensa del carácter político de est@s militantes. Sigamos llenando de contenido su lucha.

En Euskal Herria, a 16 de abril de 2017.

Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión.

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fF4f

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal