lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 04/12/2015

Entregan el premio Rene Cassin a la Plat.Vasca de apoyo a la querella Argentina contra el Franquismo

Sare Antifaxista
Eusko Jaurlaritzak frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal Plataforman elkartutako euskal biktima kereila-jartzaileei emango die René Cassin 2015 saria

Eusko Jaurlaritzak frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal Plataforman elkartutako euskal biktima kereila-jartzaileei emango die René Cassin 2015 saria

Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi duenez, Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataforman antolatutako euskal biktima kereilariei emango die Giza Eskubideen René Cassin 2015 Saria, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak emana.
Epaimahaiak, iragan azaroaren 19an Gasteizen bilduta, kolektibo horrek egindako lana saritzea erabaki du aurten. Hain zuzen, justizia unibertsalaren defentsaren esparruan gauzatzen du Plataformak bere jarduna, giza eskubideen urraketa larriak aurkatzeko tresna gisa. Sariak, orobat, Plataformak egiaren eta justiziaren bilaketan egiten duen lan indibidual eta kolektiboa sustatzeko balioko du.
Hautagaitza hori saritzeak badu beste xede bat ere: esandako plataformaren inguruan antolatutako euskal biktima kereilari guztiei errekonozimendu morala egitea.
Iñigo Urkullu lehendakariak emango du saria, datorren abenduaren 10ean –hau da, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean– Lehendakaritzan egingo den ekitaldi batean.

*René Cassin Saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen, beren jardunaren bitartez gure gizartean giza eskubideen balioak nabarmenki sustatzen laguntzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoen lana publikoki aitortzeko helburuz. 1887an Baionan jaiotako René Cassinek ematen dio sariari izena; izan ere, huraxe jotzen da Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren inspirazio-iturritzat. Horrez gain, 1968an Bakearen Nobel Sariaren merezidun izan zen.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal