lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/01/2017

Eraso faxistarik ez! Prentsaurrekoa Antiguon

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

 

    Gaur, urtarrilak 29, Donostiako Antiguo auzoan Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak emandako prentsaurrekoan 80 lagun inguru bildu dira. Bertan irakurri dira jarraian agertzen diren komunikatua, gertakizunen laburpen kronologiko bat eta Antiguoko gazteek idatzitako gutun bi.    

    Gaur hemen elkartu gara, lehengo astean, gure mugimenduko gazteek eta euren inguru hurbilekoek jasotako eraso koldarra eta egoera honetara iritsi aurretik, 2015 geroztik, Antiguo auzoan Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek jasan dituzten mehatxu, boikot, eta beste hainbat jarrera nazkagarri salatzeko eta argitzeko, hauek gure kideak auzo eta hainbat esparrutatik baztertzeko asmotan egin dira. Argi utzi nahi dugu egoera hauek ez direla Antiguon soilik gertatu. Euskal Herriko hainbat txokotan izan dira horrelako jarrera faxistak. Baina oraingo honetan muga guztiak gainditu dituzte.
     Guzti hau ez da kasualitatea, Ezker Abertzalearen izenean Sortu alderdiak egin duen estrategia aldaketarekin zuzeneko lotura dauka. Ildo erreformistak Ezker abertzalea adar ezberdinez osaturiko herri mugimendu bat izatetik, hiru adarretara mugatzen den alderdi politikoa izatera eraman du. Sortu, Ernai eta LAB. Hau gauzatzeko militanteei bi aukera emanaz, hiru adar horietako batean sartzea edo disidentzia. Zein da disidentea? Ezker abertzaleak historikoki jorratu duen ildo politikoari eusten dion mugimendua edo planteamendu sozialdemokrataren alde apustu egin duena?
     Ezker abertzale ofizialak pauso hauek aurrera emateko oinarritzat hartu ditu Mitchel printzipioak:
-Talde paramilitar guztiak desarmatzea-Desarme hori komisio independente batek ziurtatu ahal izatea euren kabuz indarra erabiltzeari uko egitea eta besteek erabiltzen badute aurka egotea eta alderdi guztien arteko negoziazioak horrela bultzatzea-Alderdi guztien arteko negoziaketaz lorturikoa bultzatzea eta bakarrik bide demokratiko eta baketsuak erabiltzea adostasunean ez dauden puntuak aldatzeko-Erailketak eta zigor kolpeak gelditu eta horiek gelditzeko bideak hartzea.

     Puntu hauek irakurrita printzipio hauek nondik datozen argitu behar da, George Mitchelek, Estatu Batuetako senatariak, sortutakoak. Inperialismoaren eta kolonialismoaren interesak babestuz, Irlandako mugimendu iraultzaileak deuseztatzeko erabilitako printzipioak dira. Puntu hauek oinarritzat hartuz irlandar sektore erreformistek hainbat jarrera bultzatu dituzte, orain arte etsaiak aurrera eraman dituen jarrerak bere gain hartuz. Horregatik diogu gure mugimenduak bere sorreratik jasaten dituen jazarpenak (mediatikoa, politikoa...) ez direla kasu isolatuak. Printzipio hauen ondorio dira gure militanteek jasandako eraso faxistak eta jarraian hauek justifikatzeko egin diren maniobrak.
    Hau argituta gure mugimenduaren ildoa azpimarratu nahi dugu. Ez diogu inorri baimenik eskatu behar borrokatzeko. Eskubide eta zilegitasun osoa daukagu sinesten dugunaren alde borrokatzeko:
    Herri honen gatazka politikoan parte hartu dutenek eta parte hartzen ari direnek ezin dute bere herria defendatzeagatik zigortuta jarraitu. Haien zigorren zergatiak kontuan hartu gabe, guztiak berdintasun osoz tratatuak izango dira haien askatasuna eta pairatzen dituzten zigorren gelditzea eskatzeko orduan eta askatasunez etxeratzeko orduan ere. Lehengo mailako eta bigarren mailako militanteak ez dira existitzen eta haien irtenbidea konponbide integral baten barruan eman beharko da. Era berean, gatazka honetan murgildutako militanteak gatazka honen parte bezala hartuko dira, duintasunez eta merezi duten errekonozimenduaz, ez dugulako inposatu nahi diguten garaile eta garaituen eskema onartzen.
    Gaur egungo egoerarekin bukatu nahi badugu, irtenbide bakarra errepresaliatu politikoak egotea sortarazten duen zapalkuntza egoeren gainditzea lortzea da. Berriz ere egoera berberean ez egoteko, bide bakarra gure herriak pairatzen duen klase eta nazio zapalkuntzari irtenbidea ematea da. Irtenbide hau gauzatu ahal izateko, autodeterminazio eskubidearen lorpenaren beharra daukagu, gure herriak babestu beharko duen independentzia eta estatu sozialista eskuratu ahal izateko.
    Erantzukizunak eskatuko dizkiegu hamarkadetan zapalkuntza eta gatazkaren zergatien ahalbide-tasuna bermatu izan duten pertsona eta erakunde orori. Herri baten historia modu objektibo batez idatzi ahal izateko, justizia bermatzetik dator. Horrela bakarrik, errepresaliatuek duintasuna eta errekonozimendua bermatuta izango dute.
    Bukatzen joateko blogean egiten diren deklarazioak soilik dira amnistiaren aldeko eta errepresioren aurkako mugimenduarenak. Amaitzeko adierazi nahi dugu Oztopo guztien gañetik, borrokan tinko mantenduko garela AMNISTIA ETA ASKATASUNA lortu arte. Erasoa jaso zuten gazte guztiei gure elkartasun eta babesa adierazten diegu. 

Antiguon 2017ko Urtarrilaren 29an
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua



GERTAKIZUNAK ANTIGUOKO AUZOAN 2015ETIK

Antiguoko jaiak (2015)
Gazte bat “EH ez dago salgai” leloa margotzen zegoela Ernaiko militante bat gerturatu zitzaion eta inkrepatzen hasi zen. Hurrengo egunean margoketak estalita agertu ziren.

Antiguoko jaiak (2016)
AAMko propaganda jartzea leporaturik 16 urteko militante bat lepotik heldu zuten txoznagune erdian Ernaiko militanteek. Jaiak bukatzean militante honek bilera bat eduki zuen Ernaiko bi militanterekin eta bertan honakoa helarazi zioten: Idatzita ez dauden lege batzuen arabera Antiguon militantzia ezker abertzalearen barruan egiten zela edo ez zela egiten. Ezker abertzaletik kanpo oso gaizki pasatzen zela eta bide horretan jarraitzeak ondorio larriak ekarriko zizkiola, adibidez gaztetxera, Jaigunera eta herrikora sarerra debekatzea. Momentu horretan gaztea altxatu egin zen eta bere bidean jarraituko zuela baieztatu ondoren bilera amaitutzat eman zuen eta alde egin zuen.

Inauteriak (2016)
- Ordurako AAMko militanteen inguruan txibato eta zipaioak zirelaren zurrumurrua zabalduta zegoen.- Gauean taberna batean AAMko bi militante Antiguoko Ernaiko militante batengana joan ziren azalpenak eskatuz eta denak oso modu onean hitz egiten ari zirela tabernan, Sortuko militante bat modu oldarkorrean eta erabat mozkor elkarrizketan sartzen saiatu zen eta 16 urteko militanteak axola ez zitzaiola esan zioenean giroa tentsionatu egin zen. Propaganda saboteatzearen inguruan eztabaida labur baino intenso baten ondoren gazteak tabernatik alde egitea erabaki zuen. Segidan, Sortuko militantea atzetik atera zen eta gazteak buelta eman zuenean gerturatu egin zitzaion “puto niñato” eta “berari horrela ez hitz egiteko” aurpegira ohiukatuz. Gaztearen erantzuna “puto traidor” esatea izan zen eta orduan Sortukoak ukabilkada bat eman zion aurpegian eta bigarrena ematea zihoanean gazteak tragoa gainera bota zion eta bera bakarrik lurrera erori zen. Gaztea amorraturik buelta eman eta alde egin zuen. Esan beharra dago bi pertsona horien artean maila pertsonalean arazoa konpondu egin zutela eta ez dela liskar gehiagorik egon.- Geroago gaztea farran zegoela Antiguoko Ernaiko batek parre egin zion aurpegira “ez zuela ikasten” esaten eta segidan zaplasteko bat eman zion. Gazteak zaplastekoa itzuli eta jendea lasaitzera hurbildu zen bakoitza alde batera eramanez. Gaua bukatzear zegoenean Ernaiko militante honek berriz ere lepotik heldu zuen gaztea kale guztian zehar eramanez gazteak zer demontre egiten ari zela esaten zion bitartean.

Uztaila (2016)
- AAM Antiguotarrak elkartean biltzen hasi zen hainbat kide bazkide zirela aprobetxatuz. Bilerak elkartean konstantzia bat hartzen hasi zutenean Ezker Abertzaleko goi kargu bat elkarteko bazkide eta AAMko militante den bati joan zitzaion bilera bat eskatzera. Bilera horretan “elkartea ea ATAko egoitza izango ote zen” hainbat bazkideen kezka zela helarazi zioten. Horren ondorioz hamabost sinadura bildu zituzten eta “elkartearen erabilerari buruzko” bilera orokor batera deitu zuten, 170 bazkideetatik 40 bat bazkide azaldu ziren eta bertan zuzenean AAMk elkartean biltzeko aukera izango zuen ala ez bozkatzeko proposatu zen zuzenean. Bertan ziren AAMko hainbat kidek hori ezin zela egin esan zuten, bazkide bezela nahi zutenerako erabili zezaketela argudiatuz eta orduan besteek ea bozkatu edo ez bozkatu bozkatzeko proposatu zuten. Azkenean ezezkoa atera zen eta AAMk Antiguotarrak elkartean biltzeari utzi egin zion giroa gehiago ez kakazteko.

Aste Nagusia (2016)
AAMren aurkako bi pegatina mota agertzen dira. Geroago pegatina horiek Antiguotik atera zirela baieztatu zen.Militante baten eta bere lagun baten aurkako margoketak agertzen dira Antiguon, “niñato” eta “puto gordo” jartzen zutenak.

Antiguoko jaiak (2017)
- Ostirala 13 arratsaldean AAMko propaganda jarri zen bai jaigunean bai auzo osoan zehar. Gauerako propaganda guztia kenduta azaldu zen eta Ernai eta amnistiaren norabideaneko propaganda agertu zen. Gauean edukitako eztabaida batean Ernaiko militante batek onartu zuen bezela Ezker Abertzalearen eta jai batzordearen izenean erabaki zuten jaigunean beraien propaganda ez zena ez zutela onartuko. Erabakia AAMk propaganda jarri ondoren hartu zutela baieztatu zuen. Auzo osoko propaganda guztia boikoteatua izan zen.

-Larunbata 14 arratsaldean margoketak agertu ziren txoznetan eta txoznaguneko inguruetan amnistia aldarrikatuz. Gaueko 22:00ak aldera Matia kalean 15 urteko AAMko militantea erasotzen dute. Geroago gazte honi txoznan eskatzea debekatu zitzaion eta bertan lan egiten zuen militantearekin eztabaida gogor baten ondoren bakoitza bere aldetik joan zen. Gutxira 00:00ak aldera, 17 urteko AAMko militante bat bere kuadrilako lagunekin zegoela hogei bat lagun hurbildu zitzaizkion eta modu oso bortitzean akusatzen hasi ziren eta bapatean jotzen hasi ziren. Gazteak korrika alde egitea lortu zuen kide baten laguntzaz eta ospitalera joan zen, bertan 3 puntu eman behar izan zizkioten bekainean. Gauean zehar hainbat kideri ATAkoak al ziren galdezka ibili ziren batzuk eta txoznetan ez militante ez militanteen laguneei ez zieten zerbitzatu.

Antiguoko jaiak amaituta (2017)
-Hau ez da urtarrilaren 14an amaitzen lehengo astean antiguoko hiru lagun platerora joan ziren eta beraietako bat ATAko militantea zela argudiatuz ez zitzaiela zerbitzatuko esan zieten. Aldiz, mugimenduko kiderik gabe azaldu ezkero zerbitzatuko zietela esan zitzaien.


ANTIGUOKO GAZTEEK IDATZITAKO GUTUNAK:
Antiguoko jaietan gertatutako gertakarien arira AAMko kide baten kuadrilako lagunok hainbat gauza azaldu eta argitu nahi ditugu:
Lagun taldea lasai asko jai giroan geundela, hogei bat pertsonako talde bat hurbildu zitzaigun eta horietatik lau gure lagunarengana joan ziren zuzenean modu bortitzean oihukatzen eta bide batez bera eta gu ere akusatzen. Bat batean gure laguna bultzatzen eta jipoitzen hasi ziren. Hori gertatu bezain laster, gure laguna babestera aurrera egin genuen erasotzaileak helduz eta bultzatuz gure lagunak ihes egin zezan, argi baitzegoen denak zuzenean berarengana zihoaztela. Orduan gure aurka jo zuten kuadrilako bi kide lurrera botaz, besteoi ukabilkadak emanez eta mehatxatzen. Danak omen ginen “ATAkoak”. Laguna inguraturik zegoela ukabilkada batez bekaina ireki zioten. Segidan gure lagun diren hainbat miliante agertu ziren erasotzaileak heltzera eta liskarra hainbat multzotan banatu zen. Tarte horretan gure laguna korrika ihes egiteko aprobetxatu zuen, eskubiko begitik dena txuria ikusten zuelarik. Momentu horretan gutako gehiengo bat ez ginen konturatu bekaina irekita zeukala eta odoletan zegoela ezta korrika atera zela ere. Laguna txoznagunera korrika joan zenean kuadrilako hiru lagunek jarraitu egin zioten, bitartean “a por los de ATA” eta “seguirle que se va” bezalakoak algara artean botatzen zituzten jendea segika zeukalarik. Hauen atzetik kuadrilako hiru laguntzera gerturatu ziren, txoznagunean Sortuko militante bat kristalezko botila batekin lagunaren atzetik korrika hasi zen hau mehatxatuz eta laguna berriz ere inguratuta zeukatenean erasotzaileek, gu hau babesten saiatu ginen. Kuadrilako lagun bat erasotzaileek lurerra bota eta ostikoz josi zuten. Lagun bat lurrean zegoenari laguntzen gelditu zen eta besteak odoletan zegoen lagunari hortik korrika ateratzen lagundu zion.

Onartezina eta lotsagarria iruditzen zaigu adin helduko jende kopuru handi bat 17-18 urteko gazte kuadrila batengana horrela hurbiltzea eta soilik kuadrilako hainbat lagun militante izateagatik denen aurka aritu izana. Momentuan oso frustratuta sentitu ginen eta gure laguna ezin laguntzeko sentsazioarekin, gehiago eta helduagoak ziren. Auzoan danok ezagutzen gera eta denok dakigu gure lagunen aurka ari direla ATAkoak direlako soilik.

Gu Antiguoko hamabost urteko kuadrila bat gara, zeintzuk antiguoko jaietako liskarrean murgilduta ikusi garen eta beraz gau hartan guk bizitakoa azaltzeko gutun hau idazteko beharretan ikusi gara.


Matia kalean geundela, gure laguna momentu batez gugandik banandu zen eta momentu horretan hamar pertsonako talde baten babesarekin Sortuko militante bat gerturatu zitzaion, txoznetan pintadak egin zituela akusatzen eta berriro egiten bazituen aurpegia apurtuko ziotela esanaz.

Antiguoko jende ezaguna zenez eta tartean gure entrenatzaile ohia zegoenez azalpenak eskatzera haiengana joatea erabaki genuen. Afaltzen zeuden tabernara sartu ginen eta hauek zeuden mahaira gerturatu ginen eta hitz egiten hasterakoan tabernako gehiengo bat gure aurka jarri zela sentitu genuen. Azalpenak eskatzen geundela, gure lagun batek “gertatutakoa ez zela normala” esan zien, segidan neska bat aulkitik altxatu eta berarengana modu bortitzean joan zen “alde hemendik, joan ya!” ohiukatzen. Orduan bi pertsonen artean tabernatik bota gintuzten baino gure lagun bat beraietako batekin eztabaidatzen jarraitu zuen taberna barruan eta jarraian mutil batek lepotik heldu eta tabernatik bota zuen. Ordu erdi geroago, tabernan afaltzen zegoen bat gure bi lagunengana gerturatu eta mehatxuka esan zuen: azken aldia izan dadila afaria fastidiatzen didazuela. Gure lagunetako batek erantzun zion: Bakarrik gure laguna defendatzera joan gara. Besteak azken aldia izateko esan zuen berriz ozenki.

Azkenik, gure lagunak pertsona horiekin inongo arazo pertsonalik ez duela izan baieztatu dezakegu eta beraz, soilik arrazoi politikoek bultzatutako eraso bat izan dela argi ikusten degu.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal