lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fD5c

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

11/01/2017 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] 14 de enero, manifestación por la amnistía desde la plaza de los Hnos. Etxebarrieta

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
En los últimos años las marchas de enero han ido perdiendo contenido político hasta no defender nada más que los derechos de los presos desde un punto de vista humanitario

Urtarrilak 14, amnistiaren aldeko manifestazioa Etxebarrieta Anaien plazatik

1976ko urtarrilaren 4an, Franco diktadorea hil eta hilabete eta erdi beranduago, preso politikoentzako amnistia aldarrikatu zuten bi manifestazio izan ziren Bilbon eta Donostian. Ordurako, Euskal Herrian egiten ziren herri mobilizazio nagusiak amnistiaren aldekoak ziren, izan ere herriak ezin baitzuen onartu frankismoaren kontra eta, ondorioz, askatasunaren alde gehien eman zutenak, kartzelan jarraitzea.
1976ko urte osoan zehar etengabeak izan ziren amnistiaren aldeko mobilizazioak eta ekintzak. Ikusgarrienetako bat 29 presok (ETAko 24 eta beste bost preso politiko) egindakoa izan zen, Segoviako kartzelatik ihes egin eta inoren zain egon gabe euren burua amnistiatu zutenean.
Geroago etorri ziren 130.000 pertsona bildu zituen uztailaren 8ko amnistiaren aldeko manifestazioa Bilbon, 1977ko Amnistia Astea eta preso politikoen askatasunaren aldeko beste hamaika mobilizazio. Estatuak bortizki jazarri zituen mobilizazio hauek, hildako andana eta ehunka zauritu eraginez.
Borroka latz honi esker Espainiako Gobernuak Amnistia Legea, errealitatean frankismoa amnistiatzeko erabili zuena, sinatzera behartuta ikusi zuen bere burua eta kartzelan gelditzen zen azken euskal preso independentista kalera atera zen, hainbat militante komunistak preso jarraitu baldin bazuten ere.
Alabaina, Amnistia Legea onartu eta urtebetera 200 euskal preso politiko zeuden berriz kartzelan eta Euskal Herria frantziar eta espainiar Estatuen okupazioa eta errepresiorik bortitzena pairatzen jarraitu zuen. Presoak kalera atera bai baina beraiek borrokara bultzatu zituzten arrazoiak ez ziren desagertu, eta gaur arte bere horretan diraute, milaka torturatu, hildako, preso, iheslari eta deportatu gehiago eraginez.
Ordutik amnistiaren aldeko manifestazioek ez dute etenik izan, hamarkadetan zehar urtarrileko manifestazioa izan delarik mobilizazio hauen erreferente nagusia. Hamarkadak amnistia aldarrikatzen eta gatazkaren ondorio diren errepresaliatuen izaera politikoa azpimarratzen. Hamarkadak errepresaliatuen egoera aterabide politiko (ez humanitario hutsa) orokor baten baitan konpondu behar zela defendatuz, 77ko amnistiarekin gertatu zenaren kontra, etorkizunean errepresaliatu gehiago ez sortzeko herri honen eskubide nazional eta sozialak errespetatu behar zirela defendatuz.
Azken urteetan, ordea, urtarrileko manifestazioaren aldarrikapenak eduki politikoa galtzen joan dira presoen aldeko ikuspegi humanitario hutsa besterik ez defendatu arte, gainera iheslarien eta deportatuen egoera baztertuz. Logikoa denez, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua ere preso politikoen bizi baldintzak hobetzera bideratutako dinamiken aldekoa da, betiere hauek gure azken helburutik, amnistiaren gauzapenetik alegia, atentzioa desbideratzeko edota konponbide integral baten bidetik ateratzeko erabiltzen ez badira.
Errepresaliatu politikoen afera giza eskubideen esparruan gelditzen baldin bada, modu aseptikoan eta gatazkaren testuingurutik kanpo, etorkizun hurbil batean topatuko duguna izango da herriaren gehiengo batek presoen “hurbiltzea” eta gaixo larrien askatasuna defendatuko duela (berez gehiengo hori aspaldi osatuta badago), baina aldi berean espetxe politika “malguago eta humanoago” baten baitan presoek egin zituzten “delituak” ordaintzea.
Horregatik, eta errepresaliatu guztien zein gure herriaren askatasuna lortu ordez, sisteman integratzera eta etsaiaren arauen araberako sasi-konponbidea gauzatzera bideratutako mobilizazioekin ados ez gaudelako, urtero bezala amnistiaren aldeko urtarrileko manifestazioa sustatzen jarraitzeko helburua daukagu. Horregatik, hilaren 14an, 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazatik abiatuko den amnistiaren aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egiten dugu.
Euskal Herrian, 2017ko urtarrilaren 11a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

__________________

14 de enero, manifestación por la amnistía desde la plaza de los Hnos. Etxebarrieta


El 4 de enero de 1976, mes y medio después de la muerte del dictador Franco, se realizaron sendas manifestaciones a favor de la amnistía en Bilbo y Donostia. Para entonces, las principales movilizaciones populares que se llevaban a cabo en Euskal Herria eran a favor de la amnistía, ya que el pueblo no podía aceptar que siguieran en la cárcel quienes más habían dado en contra del franquismo y, por lo tanto, a favor de la libertad.


Durante todo el año de 1976 fueron incesantes las movilizaciones y acciones a favor de la amnistía. Una de las más espectaculares fue la realizada por 29 presos (24 de ETA y otros cinco presos políticos), cuando se fugaron de la cárcel de Segovia otorgándose a sí mismos la amnistía sin esperar a nadie.


Después vinieron la manifestación a favor de la amnistía del 8 de julio en Bilbo que reunió a 130.000 personas, la Semana Pro-Amnistía de 1977 y un montón de movilizaciones más a favor de la libertad de los presos políticos. El Estado persiguió de manera salvaje estas movilizaciones, causando multitud de muertos y centenares de heridos.


Gracias a esta dura lucha, el Gobierno español se vio obligado a firmar la Ley de Amnistía, que en realidad utilizó para amnistiar al franquismo, y el último preso independentista vasco salió de prisión, aunque varios militantes comunistas siguieron presos.
Sin embargo, un año después de aceptar la Ley de Amnistía, volvía a haber en prisión 200 presos políticos vascos y Euskal Herria seguía sufriendo la ocupación y represión más brutal por parte de los Estados francés y español. Los presos salieron a la calle pero las razones que les empujaron a la lucha no desaparecieron, y han seguido vigentes hasta el día de hoy, originando miles de torturados, muertos, presos, huidos y deportados más.


Desde entonces, las manifestaciones a favor de la amnistía no han cesado, habiendo sido durante décadas la manifestación de enero su principal referente. Décadas reivindicando la amnistía y destacando el carácter político de los represaliados y represaliadas políticas que son consecuencia del conflicto. Décadas defendiendo que la situación de los y las represaliadas se debe resolver en el seno de una solución política (no meramente humanitaria) general, defendiendo que, para que al contrario que con la amnistía del 77 en el futuro no se produzcan más represaliados, debían ser respetados los derechos nacionales y sociales de este pueblo.


En los últimos años, en cambio, las manifestaciones de enero han ido perdiendo contenido político hasta no defender nada más que los derechos de los presos desde un punto de vista humanitario, dejando de lado además la situación de huidos y deportados. Como es lógico, el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión también está a favor de de las dinámicas dirigidas a mejorar las condiciones de vida de los presos y presas políticas, siempre y cuando estas no se utilicen para desviar la atención del objetivo final, que no es otro que el de la amnistía, ni para sacarnos del camino de una resolución integral.


Si la cuestión de los represaliados y represaliadas políticas se queda en el terreno de los derechos humanos de manera aséptica y fuera del contexto del conflicto, lo que nos encontraremos en un futuro cercano será que una mayoría del pueblo defenderá el “acercamiento” de presos o la libertad de los gravemente enfermos (mayoría que hace tiempo que está formada), pero al mismo tiempo defenderá que los presos paguen “los delitos” que cometieron, aunque en el marco de una política penitenciaria “más flexible y humana”.


Por eso y porque no estamos de acuerdo con las movilizaciones que, en vez de a conseguir la libertad de todos y todas las represaliadas y de nuestro pueblo, están dirigidas a integrarse en el sistema y a la consecución de una falsa resolución acorde a las normas del enemigo, tenemos la intención de seguir impulsando la manifestación anual de enero a favor de la amnistía. Por ello, llamamos a participar en la manifestación que el día 14 partirá a las 20:00 de la plaza de los Hermanos Etxebarrieta de Bilbo.


En Euskal Herria, a 11 de enero de 2017.

Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión.

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fD5c

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal