lahaine.org
Nacionales E.Herria, Anti Patriarcado :: 16/06/2016

[Euskara] Nekane Libre! Tortura sexistarik ez!

Nekane Libre!!
Nekane Txapartegi atxilotu zuen Zurichen Suitzako Poliziak pasaden apirilaren 6an, Espainiako Poliziarekin batera egindako operazioan, ETAko kidea delakoan.

Nekane Libre! Tortura sexistarik ez!

 

Nekane Txapartegi atxilotu zuen Zurichen Suitzako Poliziak pasaden apirilaren 6an, Espainiako Poliziarekin batera egindako operazioan, ETAko kidea delakoan. Alta, Txapartegiren jardun politikoa publikoa izan da ezkerreko mugimendu sozialetan. Kasu, Asteasun (Gipuzkoa) HBko zinegotzi hautatu zuten Txapartegi 1995ean eta 1999an. 1999ko martxoan atxilotu zuten eta torturatu egin zutela salatu zuen: elektrodoak eta poltsa ezarri zizkioten, eta sexu jazarpena pairatu zuen, eta hori gutxi balitz lau poliziek bortxatu egin zuten. 18/98 sumarioan epaitu zuten ondoren, Xaki atalean.
2006an egindako epaiketan Torturak pairatu zituela deklaratu zuen Audientzia Nazionalean1.
Auzi harengatik, sei urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri zioten 2007ko abenduan, Xakiko kide izatea egotzita. Geroztik estatu espainiarretik alde egin behar izan zuen, berriro atxilotua eta torturatua izatetik ihesi. Orduz geroztik, Suitzan bizi izan da bere alabarekin, atxilotu duten arte. 2012an euroagindu bat igorri zuen Auzitegi Nazionalak Txapartegi atxilotu eta estraditatzeko.

 

Kasu honek erpin asko ditu. Nekane LIBRE! Herri ekimena abian jarri da, eta ekimen honi atxikituz, Eleak/Libre eta Tortura sexistarik ez! dinamikatik bi azpimarratu nahi ditugu: oinarrizko eskubide zibilen urraketa eta tortura sexistei dagozkienak.

Estatu espainolak, egituraz eskubide zibil eta politikoen, disidentzia politikorako eskubidearen urratzailea den arkitektura oso bat du eraikia. Eraiki horren atal batzuk zuzenean frankismotik datoz.
Terrorismo delitua egotzita atxilotuak diren pertsonak inkomunikatuta izateko aukera edo Nekane bera epaitu zuen Auzitegi Nazionala kasu, diktaduraren Tribunal de Orden Publiko zenaren oinordeko zuzena dena.
Beste batzuk hurrengo hamarkadetan garatu ziren, formalki sistema politiko demokratikoan jada. Hala nola, zigor kodeko 571-580 arteko zenbait artikulu edo Alderdien Legea. Euskal Herrian ez ezik Nazio Batuetatik salatu dira legedi hauen izaera:

(…) terrorismo delituei buruzko espainiar Zigor Kodeko hainbat xedapenen lausotasunak “malda irristakor” batean behera erortzeko arriskua dakar berarekin, hau da, herritarren kontrako indarkeriazko ekintza larriak burutzearekin zerikusirik ez duten portaerak barneratzen dituen terrorismo kontzeptuaren pixkanakako zabalpena. Aspektu hori bereziki kezkagarria suertatzen da delitu bat terrorismotzat jotzen denean martxan jartzen diren neurrien argitan:inkomunikatutako atxiloketa; Auzitegi Nazionalaren eskumen esklusiboa; terrorismo susmagarriak lau urteko behin-behineko kartzelaldian mantentzeko aukera; zigorren larriagotzea eta beste askotan baita zigorren betetzeari buruzko arauen moldaketa ere.2

 

Horiek guztiak ETAren borroka armatuari erantzun beharra argudiatuta garatu ziren. Badira bost urte ETAk armak behin-betiko baztertu zituela.
Baina eraikina zutik dirau oso-osorik (are gehiago, azken urteotan disidentzien aurkako legedi berriak garatu ditu estatuak, Mozal Legea ikur).

Estatu espainolean ez dago oinarrizko eskubideen errespeturako bermerik. Ez atxiloketa garaian, ez espetxealdian, ez delituen zehaztapenetan eta prozedura judizialean, ez epaiketan. Alderantziz, salbuespen legedi eta epaitegiak, eskubide horien urraketarako bitartekoak dira hainbatetan. Tortura ahalbidetzen duen inkomunikazio-aldi legala kasu. Horregatik diogu, berdin diola zer delitu leporatzen zaion ezein pertsonari, inor ezin dela epaitua salbuespen epaitegietan eta salbuespen legedienpean. Zuzenbidearen aurkakoak baitira.

Nekanek urraketa horietako asko pairatu ditu bere buru-gorputzean.
Atxiloketan, inkomunikazio aldian edo epaiketa garaian. Horietatik ankerrena, torturarena.

 

Torturaz mintzo garenean, ezinbestekoa da tortura sexistaz mintzatzea; hein batean, indarkeria mota hau ere sexu bereizkerian eta botere harreman patriarkaletan oinarritzen baita. Honek, emakumeok zapalduta iraunaraztea eta gizonen “gizontasuna” zalantzan jartzea ditu helburu. Baina atxilotua emakumea izaten denean, ohizkoak diren tortura metodoez gain, ugariagoak izaten dira eraso sexualak jasotzeko mehatxuak, galdeketak biluzik egiten dira askotan, ukitzeak, bortxaketak, bortxatzeko mehatxuak, tortura psikologikoak, irainak, e.a. Hauek denak, patriarkatuaren oinarria den sexu bereizkeria iraunaraztea eta indartzera bideratutako indarkeria adierazpenak dira. Honen adibide dugu, Nekane Txapartegik eginiko sexu jazarpen salaketa.

Tortura sexista emakumeonganako indarkeriaren beste adierazpen bat da; emakumeon osotasun fisikoan eta psikologikoan eragiten du zuzenki. Indarkeria sexista honen ondorioak latzak dira: erasotzailea taldea izaten delako, bost egunez eman daitekeelako eta Estatuak babestutako indarkeria delako. Euskal Herrian indarrean dagoen Lege Antiterroristak, inkomunikazio aldiaren bitartez, egoera hauek babestu egin ditu.

Guzti hau honela izanik, eta kontuan izanda Espainiako giza eskubideen urraketa sistematikoak oinarri dituela, Nekane Txapartegi ez estraditatzeko eskaera luzatu nahiko genioke Suitzako justizia ministerioari, tortura arriskuan jarriko duelako berriro ere.

Honenbestez, tortura guztien aurka gaudelako, eta batez ere, torturapean eginiko testigantzetan oinarritutako epaiketa politikoak bertan behar uzteko exijitzen dugu.

Honegatik, eskakizun horrekin eskutitz bidalketa masibo bat egitea proposatzen dugu Simonetta Sommaruga, Suitzako justizia ministroari. Nekane Libre! Tortura sexistarik ez!

 ________________

Simonetta Sommaruga

Head of de Federal Department of Justice and Police

Federal Councillor

Federal Palace, West Wing

CH-3003 Berne

Dear Simonetta Sommaruga:

 

I´m _____________________________, and I writing you about the case of Nekane Txapartegi Nieves, Basque citizen that was arrested in Zurich in April the 6th. I´m specifically addressing you because you are the highest representative of Justice Authority in the country, and Nekane is being kept incarcerated in Gefängnis Zürich prison.

 

Nekane is a member of the Basque pro-independence left movement and she has even represented this movement institutionally as a town councilor in Asteasu. Her political activism in left social movements has always been public and notorious. At least until she was arrested and brutally tortured by the Spanish State security forces because of her activism. She personally denounced being raped by 4 policemen in a trial that took place in the Audiencia Nacional, but the pressure and harassment continued and to avoid being tortured again she had to run away, to Switzerland this time, where she has been living with her daughter.

 

Right now she is being held in a prison in Zürich. While we are writing these lines her family hasn´t been allowed to see her yet, but we are hoping that they would be able to do it soon.

 

With this letter my intention is to make a very concrete appeal. Bearing in mind the little democratic trust that Spain deserves regarding human rights, we would like to ask you not to allow Nekane Txapartegi´s extradition to Spain, since the risk of torture is real and the data that we provide proves it. Asked by the Basque Government, Paco Etxeberria, Forensic Doctor of the University of the Basque Country, has made a recent investigation about torture (An investigation project about torture in Euskadi between 1960-2010). Here he attests and investigates 4117 cases, all victims of torture, Nekane is part of this investigation that Paco Etxeberria and his team are leading.

 

 

That is the foundation upon which they want to build Nekane Txapartegi´s extradition. Therefore we have put all these arguments forward, to implore you to do everything on your hands and stop this process against Nekane.

 

 

Since the risk of torture would loom over our heads again, we beg you not to allow the extradition of Nekane Txapartegi Nieves to Spain.

 

Thank you,

In _____________________________

__/__/2016

________________

Euskal Herrian, 2016ko Ekainaren 16ean

1https://www.youtube.com/watch?v=8Y67p5TR4pM

2 NAZIO BATUAK. GIZA ESKUBIDEEN BATZORDEA. Terrorismoaren aurkako borrokan giza eskubide eta oinarrizko askatasunen sustapenen inguruko. Kontalari Bereziaren Txostena, Martin Scheinin. 2008ko abendua. (A/HRC/10/3/ Add.2) 5

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal