lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 19/08/2016

Ibon eta Aletxu borrokan. Kontzentrazioa Frantziako kontsulatuaren aurrean

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Gaur 57 pertsona bildu dira Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea Valenceko kartzelan burutzen ari diren borrokarekin bat egiteko deitutako elkarretaratzean.
Valenceko kartzelan Ibon Goieaskoetxeak eta Aletxu Zobaranek mitardean eta lagun eta senideen bisitei uko egiten jarraitzen dute urruntzea eta preso politikoen sakabanatzea salatzeko. Horren ondorioak dira astean telefono dei bakarra egin dezaketela eta egunean ordubete baino ezin daitezkeela patiora atera. Gainontzeko denbora guztia ziegan ematen dute. Borrokaldi gogorra burutzen ari dira biak.
Valenceko kartzela Euskal Herritik 1000 kilometrotara dago, oso garraio lotura txarrak ditu eta benetako odoluste ekonomikoa suposatzen du senideentzat. Gainera, Valenceko kartzela espetxe eredu baten esperientzia pilotoa da, gerora Europa osora zabaldu nahi izango dutena, sarraski espetxe “finduaren” prototipoa delarik. Azpimarratu nahiko genuke burutzen ari diren borroka ez dela soilik bizi duten egoera salatzeko baizik eta etorkizunean beste preso politiko batzuekin horrelako esperimentuak egiteari marra gorriak ezartzeko.
Euskal Herrian, 2016ko abuztuaren 18a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal