lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fG0v

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

15/05/2017 :: Nacionales E.Herria

Mozal legea: Nafarroan 3052 aldiz aplikatu da | Ley mordaza: 3052 veces se ha aplicado en Nafarroa

x Eleak – Libre
En Euskal Herria, llevamos décadas viviendo la conculcación de nuestros derechos civiles y políticos.

Gaurkoan, Eleak-Libre Mugimenduak herritarron eskubideak urratzen dituen Mozal Legea salatu eta honen aurrean martxan jarri ditugun hainbat ekimenen berri emateko bildu gara. Honekin batera, berriki jaso ditugun Nafarroako aplikazio datuak aurkeztuko ditugu. Gurekin batera, Euskal Herrian Euskarazeko kideak ditugu, berriki Mozal Legearekin zigortuak izan direnak.

Izan ere, Mozal Legea bezala ezagutzen dugun lege hau, eskubide zibil eta politikoak etengabe urratzen dituen legea da. Baina, Eskubide Zibil eta Politikoen urraketa ez da atzoko kontua. Ia estatu guztietako gobernuek izan dute disidentziak isilarazteko joera haien herritarrak antolatzeko, adierazteko edo mobilizatzeko eskubideak praktikan jarri dituztenean indarrean zegoen jendarte eredua neurri batean edo besetan eraldatu asmoz.

Euskal Herrian, hamarkadak daramatzagu eskubide zibil eta politikoen urraketa egiturazkoa bizitzen. “Demokrazian”, frankismotik eratorritako salbuespen arkitekturaren zutabe oso garrantzitsuek zutik iraun zuten. 90.hamarkadaren hondarrean eta bereziki 2001etik aurrera, eraikina zaharberritu eta zutabe berriak eraiki ziren, hala nola alderdien legea, mugimendu herritarren legez kanporatzea eta komunikabideen itxierak, mobilizazioen debekuen eta iritzi delituen biderkatzea eta abar.

ETAren jaduera armatua euskal eszenatokitik desagertu zela 5 urte igaro dira. Askoren harridurarako ordea, horri erantzun beharra argudiatuta mantenduz edo, sortu ziren salbuespen neurriak ez dira indargabetuak izan; ez zuzenbidetik, ez eguneroko praktiketatik. Are gehiago, urteotan disidentzia zahar eta berrien aurkako neurri berriak garatu ditu Espainiar Estatuak. Entzutetsuenak, Mozal Legea eta Zigor Kodearen erreforma.

Mozal Legea 2015eko Uztailaren 1ean izan zen onartua. Protesta zigortzeko helburuarekin formulatuta dagoen lege hau, bereziki pobrezia eta ezegonkortasun egoerak zigortzeko sortu zuten. Gainera, gehiagotan salatu dugun moduan, ustez legez kanpo ekintzaren eta horrek suposatzen duen zigorraren balorazioa ez da inolako auzitegi edo epaileren aurretik igarotzen. Honek, inolako bitartekaririk gabe, zigorra jartzearen erabakia poliziak zuzenean hartzea dakar.

Ez hori bakarrik, legearen inguruko ezjakintasunaz baliatuz, zenbait herritar legea aplikatzearekin mehatxatu du poliziak; euren irudiak hartuz gero isuna jarriko dietela esanez. Esan beharra dago hau ez dela horrela, polizia grabatzea guztion eskubidea da!

Gaurkoan gainera, 2015eko Uztailaren 1ean martxan jarri zenetik Nafarroan 3052 aldiz aplikatu dela salatu nahi dugu, eta ez hori bakarrik, 2016ko Apirilaren 11an legebiltzarrak Mozal Legea ez aplikatzea arbuiatu bazuen ere aplikatzen jarraitu duela ere salatu nahi dugu! Datu hauek, Nafarroako Foruzaingo eta Udaltzainenak dira. Horrela, datuak aztertzen baditugu Segurtasun indarrei “irain egitea edo errespetu faltaz” zuzentzea; poliziari desobedientzia, identifikazioari uko egitea…; edota desordenak dira errepikatzen diren arau-hausteak.

Hori gutxi balitz, artikulurik zehaztu gabe 323 aldiz aplikatu dute legea eta 39 aldiz “beste batzuk” bezala izendatuz. Poliziak erabakitzeko duen eskumena argi eta garbi ardierazten digute horrelako datuek. Baina zein arau-hauste dira? Gure Eskubide Zibil eta Politikoen urraketen adierazgarri ezin argiagoa!

II. INTERBENTZIOA

Honen aurrean, jendea beldurra galdu eta neurri hauen aurka borrokatzera animatu nahi dugu. Lehenengo pausoak eman eta bi ekimen aurkeztu nahi digutu hemen. Batetik, bide instituzionalera jo dugu. Nafarroako zein EAEko legebiltzarretan, hitz-hartzeak eskatu ditugu. Honen bidez zera eskatuko diegu Legebilzarrei:

1. “Herritarren segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa”-ren, eta Moza Lege moduan ezagututako gainerako legeen aurkako jarrera publikoa berrestea.

2. Aurrerantzean, oinarrizko eskubideak urratzen dituen lege honen aplikazioa berriz ematekotan, salaketa publikoa egin eta zigortuari babesa adierazteko konpromisoa hartzea.

3. Instituzio publiko honetako ordezkaritza politikoaren gehiegoa lege honen aurka egonik, lege hauek ez aplikatzeko konpromisoa hartzea.

Bestetik, lege honen bidez gure eskubideak urratzen jarraituko dutela ikusita, protokolo bat prestatu dugu. Mozal legea aplikatzen digutenean, ezer egin eta erabaki aurretik asesoramendu zerbitzua eskainiko dugu.

Horretarako, alde batetik, Eleak-Libreren zenbakia, eta bestetik, gurekin elkarlanean ari diren herrialde bakoitzeko abokatuen zenbakiak eskainiko ditugu. Honekin batera, Eleak-Librek horrelako kasuetarako helbide berri bat jarri du martxan: mozalikez@riseup.net .

Gure artean edota abokatuekin izandako harremana eta gero, honako erabaki hauek har daitezke:

1.- Isuna epe data aurretik ordaindu, gutxiago pagatuz, eta gauzak bere horretan utzi.

2.- Abokatuek ikuspegi juridikotik interesgarria dela esan dutelako, politikoki interesgarria delako edota zuk edo zure taldeak ikupsegi sozialetik, sindikaletik edota politikotik interesgarria delako, zigorra errekurritu.

3.- Isuna ez ordaintzea, eta errekurritzea

4.- Isuna ez ordaintzea eta ez errekurritzea, desobedientziari ate guztiak zabalduz.

Esan beharrik ez dago, bigarren, hirugarren eta laugarren kasuan, ELEAK-Libre Mugimenduak laguntza eta babesa emango duela. Eskubide zibil eta politikoen aurkako edozein erasok, neurriko erantzuna behar duelakoan gaude, zein nahi delarik errepresioa eta bortxaketa bideratu duen polizia, instituzio edota entitate mota. Eta borroka hori antolatzeko deia luzatzen dugu, milaka baitira arrazoi politikoengatik zigortutako euskal herritarrak, milaka aldiz bortxatu baitira gure eskubide zibil eta politikoak Euskal Herrian.

Bide horretan, Euskal Herrira zabaldu den erresistentziarako mugimendu laranja antolatu eta bideratzeko sortu genuen Erraminta Kutxa izeneko tresna, ezin baliagarriago ikusten dugu Mozal Legearen aurkako borroka artikulatzeko.

Bukatzeko, abokatuekin batera, Eskubide Zibil eta Plitikoak bortxatzen dituzten polizia ekintza guztien datu base bat osatzen ari gara. Bertan, nolako isunak, nolako zigorrak eta nolako arrazonamendu poliziak zein juridikoak erabiltzen diren jasotzeko, kontrolatzeko, aztertzeko eta salatzeko datuak jasoko ditugu. Honekin batera, isun edo zigor hauen inguruan ematen diren epai ezberdinen inguruko bilduma egin nahi dugu, jasaten den kaltea eta sortzen den jurisprudentzia osatzeko.

Bi hitzetan esanda, edozein polizia motak eskubide zibil eta politikoen aurka bideratzen duen errepresioaren jarraipen hestua egin nahi dugu, errepresioari erantzuteko molde berriak eskaintzeaz gain. Lan hau guztia burutzeko, herriz herriz, eskubide zibil eta politikoak bortxatzen dituen errepresioaren aurkako borroka antolatzera deitzen dugu, Eleak-Libre Dinamikak piztea eta indartzea, errepresioa jasaten dugun guztion arteko elkarlana bideratzea.

Erantzunik gabeko erasorik ez!

Elkartasunetik konpromisora!

Hitzetatik, ekintzetara!

Desobedientzia da bidea!

EUSKARAREN OFIZIALTASUNARI ATEAK IREKI

2016ko abenduaren 14an, “Vascuencearen” legearen 30. urteurrenaren harira, EHEko 3 kide Nafarroako Parlamentuan kateatu ziren lege hori salatu eta Nafarroa osoan euskara ofiziala izendatuko duen lege berria aldarrikatu asmoz.

Euskaltzaleok behin eta berriz salatu dugun bezala, indarrean dagoen “vascuencearen” legeak nafar herritarron hizkuntza-eskubideak zonifikatzen ditu, bizilekuaren arabera euskararekiko eskubide gehiago ala gutxiago izanik. Bistan da injustizia ezin larriagoaren aurrean gaudela. Nafar guztiok eskubide berberak baditugu, euskararekiko ere eskubide berberak izan behar ditugu.

Beraien buruak aurrerakoitzat duen indar batek ere ez luke onartu behar eskubideen urraketa dakarren injustizia hau. Zoritxarrez, Nafarroako Gobernua sustengatzen duten indarren artean batzuk egoera bere horretan mantentzeko arazorik ez dute eta besteek urraketa bidegabe hau gainditzeko ez dute adierazten behar bezainbesteko borondate irmorik. Abenduko kateaketarekin bezala gaur ere nahiko dela ozen diogu. Nahikoa da nafarron eskubideak zatikatzeaz! Nahikoa da euskaldunak bigarren mailako herritartzat kontsideratzeaz! Nahiko da euskara baztertua izateaz!

Abenduko kateaketarekin eta duela egun batzuk Euskarabidean egindako itxialdiarekin injustizia larri hau salatu nahi genuen. Gobernu eta parlamentuen erabaki injustuen aurrean salaketa herritarra eta desobedientzia jarrera zilegi izateaz gain ezinbestekoa baita. Gaurko egunez hizkuntza-eskubideen urraketa horiek zuzentzen ez diren bitartean jarrera salatzaile horrekin jarraituko dugula berresten gara.

Beraz, gaurkoan eskaera bikoitza egiten diegu nafar parlamentuan ordezkatuta dauden alderdiei, bereziki gobernua osatzen dutenei:

Nafarroan osoan euskara ofiziala izendatu eta nafarron hizkuntza-eskubideak aintzat hartuko dituen euskararen legea egitea. Justizia soziala izanen litzateke, ez besterik.

Eskubide urraketen ondorioz eman daitezkeen aldarrikapen ekintza desobedienteen aurrean Mozal legearen aplikapena ekar lezakeen ekinbideak aurrera eramateari uko egitea.

Horrela helarazi genion Ana Ollo Kontseilariari eta honek gaia Gobernuan tratatzeko konpromisoa hartu zuen Euskarabidean itxialdia egiten zuten EHEko kideen aurrean. Espero dugu Ana Ollok emandako hitza betetzea, honela izan dadin EHEtik jarraipena egingo diogu.

Azkenik, herritarrei dei egiten diegu dagozkien hizkuntza-eskubideen alde kalera ateratzera, aktibatzera. Ezin gara instituzioei begira geratu. Nafarroaren berreuskalduntzearen protagonistak izan behar dugu herritarrok, euskaraz biziz, herriz herri euskararen aldeko borrokak piztuz, administrazioen aurrean hizkuntza-eskubideen urraketa oro salatuz. Soilik horrela lortuko dugu euskararen ofizialtasunari ateak irekitzea.

—————————————————————

INTERBENTZIOA

Hoy, desde el movimiento ELEAK-Libre queremos denunciar la Ley Mordaza, ley que inculca derechos de las ciudadanas. Tambien queremos dar a conocer diferentes iniciativas que hemos puesto en marcha para responder y denunciar la Ley Mordaza. Para ello, tenemos con nosotras mienbros de Euskal Herrian Euskaraz, recientemente multados con dicha ley.

Esta ley conculca continuamente nuestros derechos civiles y politicos. Pero, la conculcación de los Derechos Civiles y Políticos no es cosa del pasado. La tendencia de los gobiernos de casi todos los estados ha sido la de acallar la disidencia cada vez que la ciudadanía ha puesto en práctica sus derechos de organización, expresión o manifestación, con la intención de cambiar el modelo de sociedad impuesto en una medida u otra. Esto ha ocurrido en todos los momentos históricos, estando estos derechos aceptados formalmente o no.

En Euskal Herria, llevamos décadas viviendo la conculcación de nuestros derechos civiles y políticos. En la democracia, siguieron en pie importantes pilares provenientes de la arquitectura de excepción del franquismo. Fue a finales de la década de los 90, y especialmente a partir del año 2001 cuando fortalecieron esa arquitectura y crearon nuevos pilares, así como la ley de partidos, la ilegalización de movimientos populares, el cierre de medios de comunicación, la prohibición de movilizaciones y la multiplicación de delitos de opinión.

Han pasado cinco años desde que desapareciese la actividad armada de ETA del escenario vasco. Pero para el asombro de muchos, las medidas de excepción creadas en respuesta a ello no han sido derogadas ni en el ámbito jurídico ni en la práctica diaria. No solo eso, sino que además, estos últimos años el Estado Español ha desarrollado nuevas medidas en contra de la disidencia del ayer y de hoy. Las más conocidas han sido la Ley Mordaza y la última reforma del código penal.

La Ley Mordaza entro en vigor el día 1 de Julio de 2015. Esta ley que esta formulada con el objetivo de castigar la protesta, fue creada para castigar especialmente situaciones de des-estabilidad y pobreza. Además, tal y como hemos denunciado otras veces, la valoración del supuesto delito y la sanción que ello conlleva no pasa por delante de ningún juez ni de ningún juzgado. Esto trae consigo que sea la policía quien decida la pena que se impondrá, sin ningún tipo de intermediario.

No solo eso, además la policía se aprovecha del desconocimiento de la población para amenazar a ciudadanas con esta ley; argumentando que serán denunciados si toman imágenes de ellos. Es importante recalcar que esto no es verdad, grabar a la policía es un derecho de todas las ciudadanas.

Hoy queremos denunciar que desde que la ley mordaza entro en vigor el dia 1 de Julio de 2015, en Nafarroa a sido aplicada 3052 veces. Estos datos corresponden a la policia foral y municipal. Así, si examinamos estos datos veremos sanciones como “desobediencia a la autoridad”, “faltas de respeto y consideración cuyo destinatario sea un miembro de las Fuerzas y Cuerpos de Seguridad”, “la negativa a entregar la documentación personal” o “desordenes”.

Si esto fuera poco, han aplicado la ley sin concretar el articulo 323 veces y 39 veces bajo el concepto “otros”. Esto nos demuestra el poder que da esta ley a la policia, para poder decidir sobre las sanciones. Pero que infracciones son estas? Un claro ejemplo de la conculcacion de nuestros derechos civiles y politicos.

II. INTERNBENTZIOA

Ante esto, queremos animar a la gente a perder el miedo y luchar en contra de esta ley. Hemos dado los primeros pasos y queremos presentaros dos iniciativas. Por una parte, nos hemos dirigido a las instituciones. Hemos pedido llevar nuestra vos tanto al parlamento de Gasteiz como al de Iruñea. Mediante esta iniciativa queremos pedir a los parlamentos lo siguiente:

1.- Ratificación de su posicionamiento público en contra de la Ley Orgánica 4/205 de Seguridad Ciudadana y demás leyes conocidas como leyes mordaza.

2.- Adopción del compromiso de denunciar públicamente y mostrar apoyo a los sancionados y sancionadas en caso de que en adelante se vuelva a dar la aplicación de dicha ley que vulnera derechos fundamentales.

3.- Adopción del compromiso de no aplicar las mencionadas leyes, habida cuenta de que la mayoría de la representación política de esta institución pública está en contra de esta ley.

Por otra parte, visto que seguirán pisando nuestros derechos, hemos preparado un protocolo. Si nos aplican la Ley Mordaza, antes de hacer o decidir nada, ofreceremos un servicio de asesoramiento.

Para ello, pondremos a disposición de la ciudadanía el numero de Eleak-Libre y el numero de los abogados que trabajan con nosotras. Además, Eleak-Libre pone en marcha una nueva cuenta de correo: mozalikez@riseup.net

Después de poneros en contacto con nosotras o con las abogadas, podréis tomar estas decisiones:

1. Pagar la multa dentro de plazo, pagando la mitad, y dejando las cosas como están.

2. Si los abogados ven que es interesante desde el punto de vista jurídico, si nos parece interesante políticamente o porque tu o tu grupo veis que es interesante desde el punto de vista social, sindical o político, recurrir la multa.

3. No pagar la multa, y recurrirla.

4. No pagar la multa y no recurrirla, abriendo completamente las puertas a la desobediencia.

El movimiento ELEAK-Libre os dará apoyo y ayuda en el segundo, tercer y cuarto caso. Creemos que cualquier ataque en contra de nuestros Derechos Civiles y Políticos necesita respuesta, sea cual sea la policía que ha dado curso a la represión y a la violación de dichos derechos. Y hacemos llamamiento a organizar esa lucha, ya que son miles las ciudadanas castigadas por razones políticas, y han sido miles las veces que han conculcado nuestros derechos civiles y políticos en Euskal Herria.

En este camino, creemos que la “erreminta kutxa” que creamos para organizar y encaminar el movimiento resistente que se extencio en Euskal Herria, es una herramienta muy util para articular la lucha contra la Ley Mordaza.

Para finalizar, estamos creando una base de datos junto a las abogadas, que recoga toda actividad que conculque nuestros derechos civiles y politicos. Aqui recogeremos el tipo de multas, castigos y que tipo de razonamiento polizial o juridico se esta utilizando, para asi controlar, examinar y denunciar estos actos. Junto con esto, tambien queremos recoger informacion sobre diferentes sentencias que se estan dictando ante este tipo de multas, para poder recopilar el daño que hace y la jurisprudencia que se crea.

Resumiendo, además de ofrecer nuevas formas de responder a la represión, queremos hacer un seguimiento de la represión que cualquier policía ejerce en contra de nuestros derechos civiles y políticos. Para poder llevar adelante todo este trabajo, llamamos a organizar la lucha en contra de la represión que conculca nuestros derechos civiles y políticos, llamamos a crear y reforzar dinámicas Eleak-Libre, a trabajar colectivamente todos los que sufrimos la represión.

Ninguna agresión sin respuesta!

De la solidaridad al compromiso!

Hitzetatik, ekintzetara!

La desobediencia es el camino!

compartir

                        

Dirección corta: http://lahaine.org/fG0v

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal