lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 17/07/2024

20 urteko espetxe-zigorra eta 56.000 euroko isunak ezarri nahi dizkiete 7 lagunei

Ahotsa/La Haine
Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delituak leporatzen dizkiete Aroztegiaren aurkako akanpadetan parte hartzeagatik.

Atzo, agerraldi jendetsu baten bidez jakinarazi zutenez, 20 urteko espetxe zigorra eta 56.000 euroko isunak ezarri nahi dizkiete zazpi lagunei. Hauei talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delituak leporatzen dizkiete Aroztegiko protestetan parte hartzeagatik.

Gertakariak 2021eko udaberrian izan zuten lekuko, Baztango Lekarozko herrian golf zelai bat eta urbanizazio erraldoi baten eraikuntzarako makinek lanak hasi zituztenean. Egun horietan, zonaldeko hainbat lagunek obrak gelditzen saiatu ziren, langileen lana oztopatuz. Horretarako kanpaldi bat egin zen obrak gelditzeko helburuarekin, eta mehatxatutako natur espazioak defendatzeko. Azkenean, Palacio de Arozteguia SL, TEX eta QUEIPO SL enpresek proiektua bertan behera utzi zuten, izan ere, ekintzaileek gorputzak makinen aitzinean jartzen zituzten, obrak geldituz egunero. Hala ere, bidean 7 kide identifikatu eta epaitegira deitu zituzten.

Agerraldian adierazi zutenez, “Euskal Herriko eragile, norbanako eta mugimendu anitzen babesari esker gertatu zen hura, agortua den eredu kapitalista, heteropatriarkal, kolonial eta ekozidari planto egiteko dugun konpromisoarekin. Denek eskutik elkar harturik lortu genuen”, eta nahiz eta 7 lagun izan epaitu nahi dituztenak, argi dute “herri oso baten kontrako zigorra” dela. “Guk argi dugu epaiketa politiko honetan herritarrek beren burua eta lurrak defendatzeko duten konpromisoa eta gaitasuna zigortu nahi dutela. Isilarazi nahi gaituzte, eta ez dute lortuko”. Era berean, elkartasunerako deia ere egin zuten, desobedientzia zibilaren kriminalizazioaren aurka agertzeko eta ekonomikoki laguntzeko. Horretarako aroztegia_elkartasuna@ni.eus helbidea martxan jarri dute, elkartasuna bideratzeko.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal