lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/04/2025

3000 pertsona bildu dira Basaurin, Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi dituela salatzeko

Agentziak/La Haine
Atzo, lantegiko beharginen %100ek egin zuen bat enpresak planteatutako kaleratzeen aurka deitutako hiru greba egunetako lehenengoarekin.

Basauriko Bridgestoneko langileak greban daude, zuzendaritzak 355 behargin kaleratu nahi duela salatzeko. Lantegiko beharginen % 100ek egin zuen bat atzo multinazionalaren zuzendaritzak planteatutako kaleratzeen aurka deitutako hiru greba egunetako lehenengoarekin. Beste bi lanuzteak apirilaren 11n eta 15ean izango dira.

Goizean Urbiko fabrikaren aurrean elkarretaratzea egin ondoren, arratsaldean manifestazioa egin zuten Basauriko kaleetatik: Urbin hasi, Agirre Lehendakaria eta Nagusia kaleetatik igaro eta Arizgoitin bukatu zuten. Bridgestoneko langileez gain, 3.000 herritarrek egin zuten bat mobilizazioarekin: gehienak Basauriko herritarrak, baina eskualdetik ere etorri ziren, hala nola, Galdakaotik eta Etxebarritik.

Arratsaldeko manifestaziorako egindako ohar batean, deitzaileek adierazi zuten Bridgestonen ez dagoela "inor soberan". Adierazi zutenez, Bizkaiko lantegia "seguruenik ia mende bateko historiako unerik txarrena igarotzen ari da, deslokalizazio prozesu bat hastean, ekoizpenaren zatirik handiena konpainiaren Poloniako beste lantegi batera eraman nahi dutelako". Deitzaileek salatu zutenez, lantegiko zuzendaritza "berekoiak" mozkinak "modu miserablean handitzeko erabili nahi dituen kaleratzeak kolpe latza" izan da langileentzako eta haien familientzako. "Hemen familiek lan egin dute. Gure aitona-amonak, gurasoak, seme-alabak... 92 urtetan zehar, gizonak eta emakumeak, ez bakarrik Basaurikoak, baita inguruko herrietakoak ere, zeinek, esfortzua, izerdia, batzuk bizitza bera ere emanez, langile harrotasunez altxatu baitzuten lantegia", nabarmendu zuten.

(Argazkia:Geuria)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal