lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 03/10/2019

33 urteko espetxe zigorra ezarri diete lau euskal preso politikori

Gedar.eus
Xabier Garcia, Iñigo Guridi, Asier Arzalluz eta Aitor A. zigortu ditu Espainiako ANk: 33 urteko kartzela zigorra ezarri die, espetxeko funtzionario bat hiltzea leporatuta

Xabier Garcia, Iñigo Guridi, Asier Arzalluz eta Aitor Agirrebarrena zigortu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak: 33 urteko kartzela zigorra ezarri die, espetxeko funtzionario bat hiltzea leporatuta.

Lau euskal preso politikori 33 urteko kartzela zigorra ezarri berri die Espainiako Auzitegi Nazionalak, "eraso terrorista" egitea leporatuta. 2000. urtean Gasteizen (Araba) espetxeko funtzionario bat hiltzea egotzi zaie. Horrez gain, 305.000 euroko kalte-ordainak ere ordaindu beharko dituzte.

 Duela aste batzuk, berrogeina urteko espetxe zigorra eskatu zuen bakoitzarentzat fiskaltzak, Ttotto komandoa osatzea eta funtzionarioa hiltzea egotzita. Akusatuek, baina, uko egin zioten deklaratzeari. Behin epaiketa amaituta, laurek bete beharko dute 33 urteko espetxe zigorra.

https://gedar.eus/aktualitatea/biolentziaestrukturala/33-urteko-espetxe-zigorra-jaso-dute-lau-euskal-preso-politikok

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal