47 urteko gizonezko batek ama erail du Irunen
![](https://www.lahaine.org/skins/asevo/img/espaciador625.gif)
Emakume bat hil dute Irunen, semeak labanaz eraso egin diolako. Atzo, erasotzailea amaren etxera joan zen 13:30ak aldera eta labanaz eraso egin zion. Gizonaren izeba batek eta biktimaren bikotekideak esku hartu zuten emakumeari laguntzeko. Gizonak, ordea, erasoaren tokitik ihes egin zuen. Gertatutakoaren berri izan ondotik, erasoaren tokira joan ziren ertzainek eta emakumea Donostia Ospitalera eraman zuten. Gaur goizean jakin da bertan hil dela. Ustezko erasotzailea minutu batzuk geroago atxilotu zuten, hilketa saiakera egotzita. 47 urteko atxilotuak ertzain etxean jarraitzen du, epailearen aurretik noiz igaroko zain.