62 urteko langile bat hil da Arratzun


Gaur, goizeko 9:00ak aldera, langile bat hil da Arratzun (Bizkaia), aire librean lanean ari zela goi-tentsioko linea baten deskarga elektrikoa jaso ondoren. Baserri bateko teilatua konpontzen ari zen langilea, eta teilak garraiatzeko garabiak goi tentsioko kable bat ukitu duenean izan da deskarga. Konorterik gabe geratu da langilea, eta larrialdi zerbitzuek ez dute haren bizia salbatzerik izan. 62 urteko behargina Lemoako Amuriza Cubiertas Teilatuak enpresarako egiten zuen lan.
Aurten, dagoeneko 14 langile hil dira Euskal Herrian lan istripuetan.