lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/05/2025

8.742 euroko isunak ezarri dizkiete Ostia kolektiboko lau militanteei

La Haine - Euskal Herria
Bouygues multinazionalaren egoitzan sartu zen Ostia kolektiboa, eta ekintza sinbolikoa egin zuen. Marieneko proiektua irudikatzen zuen maketa lurrez eta lastoz zikindu zuten.

Paueko Auzitegi Administratiboak maiatzaren 15ean diru gehiago ordaintzera zigortu ditu Marieneko aferagatik auzipetuak ziren Ostia kolektiboko lau kideak. Osotara, 8.742 euro ordaindu beharko dituzte. 2022ko abenduan egindako desobedientzia ekintza bategatik erruduntzat jo dituzte lau kideak. Egun horretan, Kanboko Marieneko laborantza lurretan herriko etxeak baimendurik Bouygues multinazionalak higiezinak eraikitzeko abian duen egitasmoa salatzeko, promotoreak Angelun (Lapurdi) duen egoitzan sartu zen Ostia kolektiboa, eta ekintza sinbolikoa egin. Marieneko proiektua irudikatzen zuen maketa lurrez eta lastoz zikindu zuten, eta pegatinak itsatsi.

Baionan zigortu zituzten lurren defentsarako Ostia sareko lau militanteak eta 500 euroko isuna eman zieten, gibelapenarekin, eta Bouygues enpresari 5.000 euroko kalte ordainak ematera zigortu zituzten. Hala ere, ez zen nahikoa izan hirigintza proiektuaren sustatzailearentzat, eta helegitea jarri zuen Paueko Dei Auzitegian. 44.000 euroko kalte ordainak eskatu zituen denera. Orain, Baionan zigortu zituzten lurren defentsarako Ostia sareko lau militanteei emandako zigor ekonomikoa igo du Auzitegiak, baina Bouygues taldeak kalte-ordain gisara eginiko eskaera “neurrigabea” dela adierazai du. Plazaraturiko ebazpenaren arabera, kalte-ordain gisara, 8.742 euro ordaintzera zigortu dituzte lau militanteak. Diru-kopuru horri gehitu behar zaio auziari loturiko kostua: 2.000 euro inguru.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal