lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 21/04/2025

9.755 lan istripu jaso dira EAEn urtea hasi zenetik

Agentziak/La Haine
Horrez gain, urtarriletik martxorako tartean, 46 langilek zauri larriak izan dituzte.

Osalanek bildutako datuen arabera, laneko baja eragin duten 9.755 lan istripu jaso dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) urtea hasi zenetik. Hala, batez beste, eguneko 108 baja erregistratu dira. Datuok honakoei egiten diete erreferentzia: lantokian izandako ezbeharrak, joan-etorrietan jazotakoak eta berriz gaixotzeak. Era berean, urtarriletik martxorako tartean, zazpi langilek galdu dute bizia lanean ari zirela, eta horrez gain, 46 langilek zauri larriak izan dituzte.

Zerbitzu sektorean izan dira istripu gehien (4.337 baja); Industrian, ondoren (2.729), Eraikuntzan (964) eta Lehen Sektorean (123).

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal