lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 25/03/2025

Aberri Egunaren harira “Nola eraiki biharko Euskal Herria?” hitzaldia antolatu dute Arrasaten

La Haine - Euskal Herria
Hitzaldian, Euskal Herriko nazio zapalkuntzaz zein testuinguru politikoaz hitz egiteaz gain, Klase Eraikuntza Nazionalaren inguruko teorizazioa landuko da.

Bihar, martxoaren 26an, JARDUN Koordinadorak apirilaren 20an Gernikan deitu duen Aberri Egunaren baitan, Debagoieneko taldetik hitzaldi bat antolatu dute Arrasateko gaztetxean “Nola eraiki biharko Euskal Herria?” lemapean. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Koordinakundeko kideek azaldu dutenez, hitzaldian, batetik, Euskal Herriko nazio zapalkuntzaz zein testuinguru politikoaz eta koiunturak eskatzen dituen erronkaz hitz egingo dute. Ostean, identifikatzen den zapalkuntza nazionala gainditzeko Euskal Herriko subjektu iraultzailea den Euskal Herri Langilearen inguruko definizioa emango da. Bukatzeko, zapalkuntza nazional eta sozialari amaiera emateko ezinbestekoa den Klase Eraikuntza Nazionalaren inguruko teorizazioa landuko da.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal