lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/09/2014

Abortuaren legearen harira

Ernai
Agur Gallardon! Eta ez ausartu itzultzen, berriro ere parez pare izango gaituzu eta!

Abortuaren legearen harira:


Gaur jakin dugu Rajoy espaniar presidentearen eskutik Aborto legearen erreforma bertan behera utzi
dutela. Pasaden asteetan zabaldutako zurrumurrua baieztatu du Rajoyk, barne desadostasunak argudiatuz.
Esan gabe geratu da ordea hauteskundeak hain gertu izanda eta lege proposamenak sortutako gatazka
medio aurrera jarraitzeak susposatuko lieken koste politikoa, baita euren oinarri sozialaren baitan.


Berria pozez jaso dugu, baina argi dugu ez dela emakumeen erabaki eskubidearen aitortza izan erabaki
horren erdigunean izan dena, interes elektoralak baizik. Gobernu espainiarrarentzat eta bereziki Alderdi
Popularrarentzat emakuea ez da subjektu erabakitzailea, interesen arabera erabili daitekeen bigarren
mailako objektu bat baizik. Zentzu honetan, ez dugu guda hau irabazitzat eman nahi oraindik, izan ere,
hauteskundeen ostean itzul daiteken mamua da eta lege erreforma hau behin betikoz bertan behera
geratuta ere, Nafarroan oraindik ere ez dugu ospitale publikoetan abortatzeko eskubiderik. Bada oraindik
ere zer borrokatu, boterearentzat emakumeon gorputzaren eta bizitzaren gaineko erabakiak hartzea
ezinbestekoa baita egungo sistemari eusteko, hare gehiago krisi garaietan. Guzti honez gain, garrantzitsua
deritzogu ere abortuaren gaineko zabaldutako irudi ezkorra berformulatzea eta hezkuntza eremuetan
lantzea, desira ez dugun haurdunaldi baten aurrean aukera posible gisa planteatzeko informazioa eta
heziketa ezinbesteko tresna baitira.


Oraindik ere beraz egiteko asko izan badugu ere, aipagarria deritzogu oso mugimendu feministak bataila
honetan jokatutako paper erabakiorra. Aspaldian ikusi gabe genituen mobilizazioak aktibatzeko eta auziari
dagokion sendotasun eta indarrarekin erantzuteko gaitasuna erakutsi du Euskal Herriko mugimendu
feministak eta honen inguruan mobilizatutako gazteak. Legea bertan behera geratzearen ezinbesteko
faktorea izan da. Honek askotan errepikatu izan dugun hori baieztatzen du; herri aktibazioa eta herri
presioa oinarri inposaketak geratu eta bestelako eredu baten alde urratsak emateko gai gara.
Aurrerantzean ere aktibo izan gaitezen.


Amaitzeko, lege honen sustatzaile eta aurpegi izan den eta bere sutan erre den inkisidoreari gauza bakarra
esan nahi genioke; Agur Gallardon! Eta ez ausartu itzultzen, berriro ere parez pare izango gaituzu eta!


Ernai, 2014ko irailaren 23an

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal