Alokairuko etxebizitzen prezioak maximo historikoa jo du Hego Euskal Herrian
Duela gutxi, 2024an etxebizitzak izan duen bilakaerari buruz txosten bat argitaratu du Idealista web orrialdeak. Txostenaren arabera, alokairuaren prezioak maximo historikoa jo du Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, azterlana egin duen enpresak erregistroak dituenetik.
Euskal Autonomia Erkidegoan alokairuko etxebizitzen prezioa %9 igo zen 2024an. Urte horretan, alokairuko metro koadroaren balioa 14,4 eurokoa izan zen hilean. Datu horrek esan nahi du hiru hilean % 1,8ko igoera izan dutela prezioek, eta % 1,2koa hilean. Nafarroaren kasuan, alokairuak %6,6 igo ziren batez beste 2024an, hiruhilekoan %2,8 igota. Metro koadroaren prezioari dagokionez, 10,5 eurokoa izan zen.
Azken urtean, alokairuko etxebizitzen hileko errentak igo egin dira lurralde historiko guztietan: Bizkaian igo dira gehien (%9,8); ondoren, Nafarroan (%6,6), gero, Araban (%6,5) eta, azkenik, Gipuzkoan (%5,8). Azken hori da lurralderik garestiena, metro karratua 16,1 euroan dago eta; segidan, Bizkaia (14,1 euro/m2), ondoren Araba (11,6 euro/m2) eta Nafarroa (10,5 euro/m2).
Hiriburuetan probintzien goranzko joera errepikatu da azken urtean. Izan ere, prezioak igo egin dira Bilbon (% 9,2), Iruñean(%7,4) Donostian (%7,2) eta Gasteizen (%6,1). Hiribururik merkeena Iruñea da, metro karratua 11,2 euroan dago eta, garestiena, berriz, Donostia, (18 euro/m2). Erdian Bilbo(14,9 euro/m2) eta Gasteiz(11,9 euro/m2) daude.