lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 07/06/2011

Altsasuko herritarrek gorputz polizialekiko haserrea adierazi dute

Ateakireki.com
Altsasuko hainbat herritarrek kaleraturiko idatzi batean, azken aldian gorputz polizial ezberdinen aldetik jasaten ari diren errepresioa salatu dute.

Altsasuko hainbat herritarrek kaleraturiko idatzi batean, azken aldian gorputz polizial ezberdinen aldetik jasaten ari diren errepresioa salatu dute. Hitzondo webgunera eta taberna ezberdinetan utzitako testu batean haserre horren arrazoiak azaltzen dituzte eta herritar batasunari dei egiten diote egoerari buelta emateko.

Testuan azaltzen duten arabera, Altsasu “jasan duen errepresioagatik izan da ezaguna beti, baina azkenaldian egoera hau areagotu egin da, eta bada jada inori arrotza egiten ez zaion egoera. Poliziaren presentzia handiagoa da eta inongo lotsarik gabe ibiltzen dira gure kaleetatik”.
Esaten dutena egiaztatzeko, datu batzuk aipatzen dituzte:

1000 biztanleko polizia kopurua:

Espainian: 3,37
Nafarroan: 6,64

Altsasu: 10,15

Eskualde eta herrialde mailako datuak:

Nafarroan:

650 P. Nazional 2 kuarteletan

775 Udaltzain

1100 P. Foral 7 komisariatan

1800 G.C. 51 kuarteletan

Altsasun: 

33 Foral

37 G.C.

“Zergatik dago hainbeste polizia 7000 biztanle dituen herri batean?”, galdetzen dute, eta horren helburua garbi ikusten dute: “jendartearen kontrola edota errepresio eta beldurraren bitartez lortzen duten askatasunaren murrizketa”.
Aipatzen duten errepresio eta beldur hau, herritar sektore zehatz bati zuzendua dagoela diote, eta azken aldi honetan “salaketa berriak erabiltzen hasi dira, esate baterako errepidea zebra bidetik ez zeharkatzea, egurra deskargatzeko asmoz etxeko atarian aparkatzea inolako oztoporik sortu gabe… eta salaketa asmatuak ere”.

Salaketa guzti hauen batuketa 10.000 eurotara iritsi da.

“Hau guztia jakinda, zaila egiten zaigu sinistea, pertsona hauek lekua hartu dutela gure herrian eta jendartearen inongo erantzunik gabe lasai asko ibili daitezkela”, diote zabaldu duten oharrean. Beraz, egoera honi buelta ematea proposatzen dute, “herria batuz eta pertsonai hauei bizkarra emanez”.
“Ez ditzatela lege txoroak indarrean jarri eta pertsonen morala ez dezatela zapal. Aski da! Gure ezberdintasunak alde batera uzteko garaia da, denoi eragiten digun eskubide murrizketa honi aurre egiteko”.

Oharraren testu osoa: Hitzondo.net

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal