lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/05/2025

AMA Desokupa enpresa Amurriora itzuli dela salatu dute, "familia bat etxegabetzeko"

Aiaraldea/La Haine
Gaur eguerdian ikusi dituzte Granadako desokupazio enpresako kideak.

Amurriora itzuli dira AMA Desokupa enpresako kideak, "familia bat etxegabetzeko". Hala salatu dute hainbat eragilek sare sozialen bidez. SOS Aiaraldea plataformak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, eguerdiko ordubatak aldera jaso dute lehen abisua, horretarako prestatutako telefono zenbakiaren bidez. Adi egoteko deia luzatu dute aipatutako eragileek. SOS Aiaraldea plataformak hainbat argibide zabaldu ditu desokupazio enpresari aurre egiteko, eta berriz jarri du herritarren eskura abisuak pasatzeko whatsapp zenbakia: 645 96 59 20.

Iragan maiatzaren 13an agertu ziren AMA Desokupako kideak lehenbiziko aldiz Amurrion. SOS Aiaraldeak salatu zuenez, familia bat etxegabetzera bertaratu ziren herrira Granadako enpresako kideak, baina ez zuten euren helburua betetzerik izan. Handik bost egunera hartu zuten bueltako hegazkina, eta enpresako buruak berak (Angela Mendoza) aitortu egin zuen euren aurkako kanpainak eragina izan zuela. 

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal