lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 13/09/2023

Amnistia aldarrikatu dute Donostiako estropadetan

La Haine - Euskal Herria
ASKE antolakunde antirrepresiboa deituta manifestazioa burutu zuten atzo.

Atzo irailak 10 ehundaka pertsona mobilizatu ziren Donostian “errepresioaren aurrean, amnistia osoa” leloaren atzean. Goizen manifestazioa hasi baino lehen jada errepresioa presentzia egin zuen, izan ere, udaltzaingoak 2 kide identifikatu zituen eta pankarta bat kendu zieten baita ere. Geroago 13:00 aldera manifestazioa atera zen Donostiako bulebarretik. Besteen artean “Presoak kalera, amnistia osoa”, “Independetzia sozialismoa” eta “Euskal Herri Langilea aurrera” ohiak entzun ziren manifestazioan. Ibilbidean zehar baita ere pintadak egin zituzten haibat lekuetan, banketxeetan eta multinazionaleetan batez ere, non "Euskal Herriak amnistia" eta "Euskal Herri Langilea antolatu" irakurri ahal zen.

Manifestazioa Trinitate plazan bukatu egin zuen eta hango frontoian mintzaldi bat heman zuten non salatu zuten “azken urteotan indar errepresiboen eta makinaria errepresiboaren indartze- eta egonkortze-prozesua”, honekin lotuz heman diren azken errepresio gorakadak “Frantziar estatuaren kasuan, poliziak jada susmagarri gisa identifikatuta duen pertsona bati mugikorreko kamara eta mikrofonoa aktibatzeko legezko eskumena dauka. Espainiar estatuaren kasuan, berriz, 2023. urtean goia jo du bere indar polizialen kantitateari dagokionez, 156.000 txakur izatera iritsita”. Azaldu zutenez ekintza hauekin “Ezinezkoa zaie, ordea, saldu nahi diguten normaltasun horren atzean dagoen gatazka ezkutatzea: Frantziar, espainiar zein euskal burgesiaren eta Euskal Herri Langilearen arteko gatazka, hain zuzen ere”. Honen aurrean Amnistia aldarrikatu zuten esanez “Amnistiak errepresioaren ondorio gordinena suposatzen duen espetxeetako preso politikoen askatasunaz gain, burgesiak Euskal Herri Langilearen aurka sistematikoki burutzen duen errepresioaren gaindipena suposatzen du”-ela. Bukatzeko antolatzeko deia luzatu zuten “Beraz, antolakuntzaren indarraz eta borrokaren zuzentasunaz batu gaitezen, azpiratuta mantentzen gaituzten kate horiek apurtzeko eta amnistia ipar izan behar duen bidea jorratzeko”. Hitz hauek txalotuz internazionala eta eusko gudariak abestu zuten mobilizazioan bildutako jendea.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal