lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN5g

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

25/04/2019 :: Nacionales E.Herria

Andoni Goikoetxearen atxiloketa eta Lesakakoen zigorra aurrean

x La Haine - Euskal Herria
Guardia Zibilak Andoni Goikoetxea Gazteluko preso ohia atxilotu du Espainiako Audientzia Nazional faxistak ezarritako 7 urteko zigorra betearazteko

Alde batetik, Guardia Zibilak Andoni Goikoetxea Gazteluko preso ohia atxilotu du Espainiako Audientzia Nazional faxistak ezarritako 7 urteko zigorra betearazteko. Bestetik, Espainiako Auzitegi Gorenak uko egin dio Igor Portu, Mattin Sarasola eta Mikel San Sebastian Lesakako preso politikoen zigorrak berrikusteari Estrasburgoko Auzitegiak Guardia Zibilak lehenengo biei “tratu txarrak” egin zizkiela ebatzi eta gero (Gipuzkoako Auzitegiak lehenago hainbat guardia zibil kondenatu zituen torturak eragiteagatik).

Hasteko, gure elkartasuna adierazi nahi diegu lau militante politiko hauei, eta borrokan izan duten eskuzabaltasuna azpimarratu. Nola ez, atxiloketak salatu eta preso politiko guztien askatasuna galdegin.

Bi kasu hauek, gainera, badaukate amankomunean sententziak torturetan eta guardia zibilaren Tres Cantos herriko kuartelean lapurtutako autoinkulpazioetan eta beste batzuen aurkako deklarazioetan oinarritzen direla. Horixe izan da Guardia Zibilak borrokalariak zigortzeko erabili duen bitartekorik krudelena, erailketekin batera.

Baina tortura hauek ez dira kasu isolatuak, euskal borrokalarien aurka modu sistemikoan erabilitako zerbait baizik, hauek sufritu dituztenak milaka izan direlarik. Eta ez dira guardia zibil hauek tortura basatien arduradun bakarrak. Sistema oso bat izan dute tortura babesten eta bultzatzen, politikarietatik hasita eta komunikabide, epaile, ofiziozko abokatu eta auzi-medikuetatik pasata. Tortura erabaki politikoa izan da eta, ondorioz, arduradun politikoak baditu, bai Espainian zein Euskal Herrian.

Bukatzeko, berriz ere gogorarazi nahi dugu soilik amnistia oso eta integral batek lortuko duela horrelako atxiloketak eta zigor luzaketak betiko gelditzea, gatazkaren konponketa barnebiltzen duena hain zuzen ere. Jarraitu eta indartu dezagun amnistiaren aldeko borroka Euskal Herriaren askatasunaren berme moduan.

Euskal Herria, 2019ko apirilaren 24a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN5g

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal