Antinexa Gaztetxean lapurretara sartu dira, kalte ekonomikoak eta materialak eraginez
Antinexa Gaztetxeak salatu du lapurreta egin dutela eraikinean. “Ez da lehenengo aldia egoera hau ematen dela, eta azken urteotan behin baino gehiagotan errepikatu izan da” adierazi du gazte asanbladaren kide batek. Geroago, lapurtu dutena baino gehiago, “ondoren sortutako kalte materialak” izan dela larriena azaldu dute eta horrek “erabat oztopatzen duela gaztetxeko jardun politikoa” azpimarratu dute. Bukatzeko, lapurreta hau gaztetxearen eta Oñatiko gazteen kontrako eraso bat bezala ulertu dute eta honen aurrean herriko gazteen batasuna beharrezkotzat jo dute.
2012. urtean sartu ziren Oñatiko Gazte Asanbladaren hainbat kide Antixena parkearen ondoan dagoen eta bere garaian Mondragon Unibertsitateren Ostalaritza Eskolaren kokaleku izandako eraikinean eta geroztik aisialdirako eta antolakuntza politikoarako erabilia izan da gaztetxea.