lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 23/01/2024

Apirilaren 18an saiatuko dira berriro Berangoko Otxandategi okupatutako landa-eremua husten

Hiruka
Otxantegi Herri Lurrak "espekulatzaileek haien interesak babesten dituen legea martxan ipini" dutela adierazi du.

Azaroan, Ertzaintza eta komisio-judiziala Berangora hurreratu ziren okupatutako lurrak husteko asmoz. Bertan zeuden zain hainbat ekintzaile, erresistentzia egiteko asmoz, eta, azkenean, egoera hori ikusita, une horretan eremua husteko baliabiderik ez zutelakoan, desalojoa bertan behera utzi zuten (Otxantegiko lurren desalojoa gelditu dute (lahaine.org) Hala ere, bigarren saiakera bat egingo zutela iragarri zuten eta, azkenean, data hori zein izango den iragarri dute: apirilak 18.

1.000 eurotik gorako isunak

Horrez gainera, ekintzaileek deitoratu dute espekulazioaren aurka eta lurren alde ekainaren 17an egindako manifestazioaren harira, Otxantegiko kide batek 300 euroko isuna ezarri diotela, "kalteak" direla-eta. Kontuak horrela, azpimarratu dutenez, daborduko 1.000 eurotik gorako zigorrak jaso dituzte ekintzaileek haien jardunagatik. Era berean, "errepresio ekonomikoari" Udalaren "zentsura" salatu dute, "herriko jaietan, kultur etxean eta Erdi Aroko azokan, besteak beste".

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal