lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/05/2025

Arkaitz Agirregabiria euskal preso politikoa Martuteneko espetxera lekualdatu dute

La Haine - Euskal Herria
Azken 15 urteak Lannemezango espetxean eman ditu, Euskal Herritik 330 kilometrora.

Bilboko Santutxu auzoko Arkaitz Agirregabiria del Barrio euskal preso politikoa Martuteneko espetxera (Gipuzkoa) lekualdatu dute. Presoa Lannemezango espetxean zegoen (Okzitania), Euskal Herritik 330 kilometrora.

2010ean atxilotu eta 25 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, Frantziako poliziako agente bat exekutatzea leporatuta. Ordutik, 15 urte eman ditu espetxean. Hala ere, legeak aurreikusten duen moduan, Frantzian ezarritako zigorraren azken zatia Euskal Herriko espetxe batean betetzeko eskatua zuen. Eskaera hori aintzat hartuta ekarri dute Martutenera.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal