Aske Antolakundeak Amnistia Eguna antolatu du ekainaren 7rako, Senperen


Datorren ekainaren 7an, Senperen, Amnistia Eguna antolatu du ASKE antolakundeak, Ibarrungo frontoian hain zuzen. Bi mahai inguru antolatu dituzte egun horretan. Goizeko mahai inguruan, nazioartean poliziaren infiltrazioak jasan dituzten hainbat antolakunde izango dira, horien artean: Irlandako IRPWA preso politiko errepublikarren sustengurako antolakundea, Herrialde Katalanetako Endavant antolakundea eta, Espainiar Estatutik poliziaren infiltrazioen inguruko eskuliburua idatzi duten Distrito 14 kolektiboko kide ohiak. Ondoren bazkari herrikoia izango dute, non izena emateko amnistiaeguna@gmail.com posta helbidera idatzi beharko den.
Bigarren mahai inguruan Euskal Herriko eragile ezberdinetako kideek hartuko dute parte eta jasan duten jazarpenaren inguruan ariko dira. Mahai inguru honetan, Ipar Euskal Herriko U14 kolektiboko kideak, Iparretarrak-eko kide ohiak, Aroztegia Gelditu plataformako kideak eta ASKE Antolakundeko kideek parte hartuko dute.
Mahai inguruen ondoren eta egunari amaiera emateko manifestazio bat burutuko dute "Poliziaren bortizkeriaren aurrean Euskal Herri Langilea batu!" lelopean.