lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/06/2026

Arrotxapeko 9 grebalariei jarritako 12.400€-ko isunak salatu dituzte eta diru-bilketa hasi dute

Ahotsa
Martxoaren 17an, Espainiako Poliziak grebalariak jazarri, kolpatu eta identifikatu zituen.

Martxoaren 17an Euskal Herrian izan zen greba eta mobilizazio egunarekin bat egin zuten Arrotxapeako 9 lagunek jasotako isun ekonomikoak salatu dituzte eta diru bilketa bati hasiera eman diote euren bizilagun eta lagunek. Egun horretan, Espainiako Poliziak grebalariak jazarri, kolpatu eta identifikatu zituen. Pikete lanetan ibili zirenak ezin izan zuten “modu askean jardun, Polizia Nazionalaren etengabeko jazarpena jasan baikenuen, grebarako eskubidea urratuz”.

Orain “neurrigabeko isunak” jaso dituzte, osotara 12.400 €. “Hori gutxi balitz, horietako askok informazio faltsua dute, eta salaketan aipatutako unean bertan ez zegoen jendea akusatzen dute”, salatu dute auzoan egindako agerraldian.

“Sistema kapitalistaren ezegonkortasun egoerak, gerra eta anbizio inperialisten ondorio, eragin zuzena izan du Euskal Herrian; prezioen igoerak, prekarizazioaren hazkundea…Langileok, egoera hau pairatzeaz gain, Estatu autoritarismoren errepresioa jasaten dugu baita, guzti honi aurre egiteko antolatzen garenean, batez ere”, adierazi dute.

Isunak eta errepresioa salatzeko eta zigor ekonomikoei aurre egiteko diru bilketa kanpainari hasiera eman diote.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal